12:40

Politika

PDecat-ek bat egin du

Unidos Podemosek Konstituzionalera joko du 155.a Katalunian aplikatzearen aurka

agentziak | erredakzioa

"Helegitea aurkeztu egingo dugu", ziurtatu du Pablo Iglesiasek. Une honetan, diputatuen babesa biltzen ari dira, gutxienez 50 sinadura behar baitituzte Auzitegi Konstituzionalera jotzeko.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Iglesias Podemosen idazkari nagusiak gaur, osteguna, iragarri duenez, berak gidatzen duen taldeak helegitea aurkeztuko du Auzitegi Nazionalean, Konstituzioaren 155. artikulua Katalunian aplikatzearen aurka, eta dagoeneko sinadurak biltzen ari da Kongresuan, aurkeztu ahal izateko.

"Helegitea aurkeztu egingo dugu", ziurtatu du Pablo Iglesiasek Diputatuen Kongresuaren pasabideetan, azken egunotan independentziaren aldeko alderdiek sartutako presioaren ostean.

Atzo bertan, Gabriel Rufian ERCren bozeramaleak kritikatu zuen Podemosen moduko alderdiek Konstituzioaren 155. artikulua Katalunian aplikatzea den "Estatu kolpea"aren aurkako helegitea aurkeztu ez izana, "hainbat gauza komunean" izanda.

Rufianek, gainera, gogorarazi zuenez, Unidos Podemosek soberan betetzen du Auzitegi Konstituzionalean errekurtsoa aurkezteko behar diren 50 diputatuen kopurua. Horiek dira, hain zuzen, Pablo Iglesiasen alderdia biltzen aritu den sinadurak, helegitea aurkezteko.

Bestalde, PDeCATek bat egingo du Podemosek aurkeztu nahi duen helegitearekin, Jordi Xucla diputatuak iragarri duenez, eurek ez baitute nahikoa babesa euren kabuz aurkezteko.

buz aurkezteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena