Politika
AUZITEGI NAZIONALA
agentziak | erredakzioa
Erabakiarekin, Gurtelen inguruko epaiketaren lehen fasean egon diren bi epaile kendu dituzte, esaterako, Correaren, Barcenasen eta Rajoyren deklarazioetan egon zirenak.
Rajoy, Auzitegi Nazionalean, deklaratzen. Argazkia: EFE
Auzitegi Nazionaleko Gobernu Aretoak Zigor Aretoaren Bigarren Sekzioaren osaketa aldatzea erabaki du, hain zuzen, Gurtel auziaren hurrengo epaiketak egingo dituena. Erabaki horren bidez, kanpoan utzi ditu lehen fasean egon ziren Angel Hurtado eta Julio de Diego magistratuak, iturri judizialek Europa Pressi adierazi diotenez.
Aipatutako iturrien arabera, Jose Ricardo de Prada izango da Gurtel epaitzen jarraituko duen hiru magistratu horietatik bakarra. Horrekin batera, Maria Jose Rodriguez Dupla Bigarren Sekzioaren presidente berria eta Juan Pablo Gonzalez txostengilea aritu dira.
Erabakia Rodriguez Duplak ?Bigarren Sekzioaren Presidentetza hartu ostean? txostengile zeregina zehazteko eta epaitegiak osatzeko proposamen berriak helarazi ondoren heldu dira. Magistratu horrek Concepcion Espejelen lekua hartu du. Espejel "Barcenasen paperak" epaituko dituen epaimahaitik kendu zuten PPrekin zuen gertutatsunarengatik; Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko presidente da ordutik.
Azaroaren 20an aho batez hartutako erabakiaren arabera, Julio de Diego eta Jose Ricardo de Prada magistratuek ez zituzten begi onez ikusi Rodriguez Duplak egindako proposamenak. Hori dela eta, "prozesu berezietan ?PPren B kutxarena, tartean? epaimahaiaren osaketa mantentzeko" bestelako irizpideak ezartzeko eskatu zuten.
Horren ildotik, zehaztu zuten gomendagarria dela osatuta dauden epaimahaiak bere horretan mantentzea. De Diegok eta De Pradak (Angel Hurtado epaimahaiaren presidentearekin batera) Gurtel sarearen lehen garaia epaitu zuten. Epaiketa horretan, besteak beste, Luis Barcenas eta PP eserarazi zituzten akusatuen aulkian.
Alabaina, Gobernu Aretoaren iritzian, bi magistratuek aurkeztutako proposamena "ez da onargarria", epaimahaiaren osaketa ezin delako egin "prozesu bereziak" bereizita, "legeak ez duelako halako bereizketarik jasotzen". Halaber, sekzioen osaketa "aldakorra da halabeharrez", kide batzuek alde egiten dutelako eta beste batzuk bueltan etortzen direlako, kasu honetan bezala.
Gobernu Aretoak epaimahaiaren birmoldaketa justifikatu du "hala egingo ez balitz auzitegiak harrizkoak bihurtuko liratekeelako, banaketa orekatua ezinezko eginez".
Hain zuzen, De Diego eta De Prada magistratuek emandako botoari esker, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren iritziaren aurka, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak testigantza eman zuen Gurtelen lehen urteetako jarduerari buruz, Europako Abokatu Demokraten Elkarte eta akusazio partikularrak eskatuta. Erabakia gehiengoak hartu zuen, baina ez zuten aho batez hartu, Hurtadok aurka egin zuelako. Hurtadok, besteek ez bezala, gainera, ez du desadostasunik agertu banaketa egiteko arau berrien aurrean.
Orain, hori epaile horietatik, De Pradak baino ez du jarraituko PPren kontabilitate ezkutua aztertuko duen epaimahaian.
Gainera, B kutxari buruzko pieza hori Francisco Correa Gurtelen buruak egindako deklarazio bati esker epaituko da.
Correaren esanetan, zenbait enpresak harengana jo zuten Sustapen Ministerioarekin eta Ingurumen Ministerioarekin bitartekari lanak egin zitzan, % 2-3ko komisioen truke; komisio horiek, hain zuzen, diruzainari ematen omen zizkion gero.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa