Politika
Zerga erreforma
Agentziak | Erredakzioa
Akordioa astelehen honetan lortuko zutela espero zen, baina erreformari buruzko desadostasunak dituzte hiru alderdiek.
Alfonso Alonso, Josu Erkoreka eta Pedro Azpiazu. Argazkia: EiTB
EAJ, PSE eta PP berriro bildu dira gaur, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua onartzea ahalbidetuko duen itun fiskala negoziatzeko.
Akordioa astelehen honetan lortuko zutela espero zen. Hala iragarri baitu goizean Idoia Mendia Euskadiko Alderdi Sozialistaren idazkari nagusiak goizean. Alabaina, ez da horrela izan, hiru alderdien artean ezberdintasunak azaldu direlako.
EFE albiste-agentziak zabaldu duenez, sozietateen gaineko zerga % 28tik % 24ra jaistea adostuta badute ere, azken orduotan erreforma fiskalari lotutako beste gai batzuetan desadostasunak izan dituzte.
Hori dela eta, negoziazioak hasiera batean uste baino luzeago joko duela ematen du.
Alderdi Popularrak akordioa asteazkenerako itxita egotea nahi du, egun horretan amaitzen baita 2018ko Aurrekontu Lege Proiektuari osoko zuzenketak aurkezteko epea. EAJ, baina, ez dago prest epe hori muga bezala onartzeko.
Edonola ere, Andoni Ortuzar, Idoia Mendia eta Alfonso Alonso EAJk Bilbon duen egoitza nagusian bildu ziren ostiralean eta hirurek erakutsi zuten “fiskalitatean nahiz aurrekontuetan egonkortasuna ekarriko duen ituna” egiteko borondatea.
Batzar hartan "urratsak" eman zituzten eta negoziatzen jarraitzea adostu zuten.
EAJk eta PSEk koalizioan zuzentzen dituzte Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak, baina ez dute gehiengorik Legebiltzarrean, ezta Arabako Batzar Nagusietan ere, aurrekontuak onartzeko eta erreforma fiskala aurrera eramateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa