Politika
Hautagaitzaren aurkezpena
Agentziak | Erredakzioa
Martinezek 'Guztiok Bat' bere hautagaitza aurkeztu du; asmoa du, horrekin, Podemos Euskadiko idazkari nagusia izateko.
Lander Martinezek bere hautagaitza aurkeztu du igande honetan. Argazkia: Guztiok Bat.
Lander Martinezek 'Guztiok Bat' hautagaitza aurkeztu du igande honetan Bilbon; horrekin, Martinezen asmoa da Podemos Euskadiko idazkari nagusia izatea. Bere esanetan, bere alderdiak "alternatiba progresista" izan behar du EAEn, EAJren aurrean, "2020an gobernu-lanetan ibiltzeko".
Bere hautagaitzaren aurkezpenean (Hiritar Kontseilu Autonomikorako eta Idazkaritza Nagusirako aurkeztuko da), Martinezek nabarmendu du primario hauetatik "proiektu politiko berrindartuta eta berrituta" irtengo dela, "eraldaketa sozialeko gure proiektua, gaurkotuta". Halaber, esan du ez duela zalantzarik: "Primario hauek amaituta, denok dugu argi elkarrekin izango garela, bide berean".
Esan du "harro" dagoela 'Guztiok Bat' hautagaitzaren hautagaia izateaz; nabarmendu du bere zerrendan "zenbait sentsibilitateko kideak" bildu dituela, "hainbat udalerritakoak, eta alderdia sakonean ezagutzen dituzten militanteak. Urteak daramatzate lanean, eta prest daude lanean jarraitzeko".
Martinezek adierazi du bere hautagaitza "proiektu politiko argia" duela Podemos Euskadirako: "Podemos Euskadi indartsu eta bateratua nahi dugu, baina, halaber, Podemos Euskadik alternatiba progresistaren liderra izatea nahi dugu, etorkizuneko Euskadin gobernu-lanetan egoteko, 2020an gobernu-lanetan egoteko", esan du.
Alternatiba, EAJren aurrean
Esan duenez, "batzuek EAJrekin nahi dute eraiki gehiengoak eta alternatibak; guk, aldiz, uste dugu gehiengoak eraiki behar direla, bai horixe, baina gehiengo horiek EAJren alternatiba izanez eraikitzen direla".
"PPrekin adostutako itunen aurrean, gizartearen aurkako aurrekontuen aurrean, Confebasketik zuzenean etorritako patronalaren itun fiskalen aurrean, politika sozial atzeragarrien aurrean, egin behar dena da 2020an Gobernuan egotea, eta Podemos Euskadiren eta indar progresisten arteko Gobernu baten buruz izatea. Indar horiek gehiengoa dira herrialde honetan, Legebiltzarrean", azpimarratu du.
Martinezen hautagaitzaren xedea da Euskadin 2020an gobernu-lanetan egotea, "herrialde honetako indar progresistekin batera". Ohartarazi du aurreko urratsa dagoela Gobernu hori osatu baino lehen: "2019ko udal- eta foru-hauteskundeetan ahalik eta emaitzarik onena lortzea".
"Hori gakoa da, Podemos Euskadi sendotzeko, udalerrietan egoteko, jendearengandik gertu kokatzeko, eta politika oinarritik egiteko; hori da sortu ginetetik egin nahi izan duguna", adierazi du.
Paritarioa
Hautagaitzari dagokionez, Martinezek nabarmendu du "paritarioa" dela, "arauak behartzen duenez; erdia, emakumezkoak; eta beste erdia, gizonezkoak. Hala beharko dute primario hauetako hautagaitza guztiek".
Adierazi duenez, 34 lagun daude, eta tartean badaude zortzi persona "hasiera batean asmorik ez zutenak gure hautagaitzan egoteko"; baina, "negoziazio-prozesu baten bidez", lortu dute "gurekin egotea, eta oinarri batzuk ezartzea; etorkizunean askoz ere bateratuago lan egiteko aukera emango digute oinarri horiek".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa