16:22

Politika

Nafarroa

Espetxeratutako gazteak aska ditzaten aldarrikatu dute Altsasun

AGENTZIAK | EITB.EUS

"Urte bat. Adur, Oihan eta Jokin askatu. Altsasukoak aske" leloa zeraman pankartaren atzean manifestatu dira ehunka lagun.

  • Manifestazioa Altsasun EITB

    Manifestazioa Altsasun EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Altsasuko gurasoak plataformak deituta, jendetza elkartu da gaur Altsasun, herriko festetan Guardia Zibileko agente batzuekin izandako liskarragatik 8 gazte auzipetu izana salatzeko. Horietako hiruk kartzelan jarraitzen dute.

"Urte bat. Adur, Oihan eta Jokin askatu. Altsasukoak aske" goiburupean eta gazteen aldeko oihu artean zeharkatu dituzte herriko kaleak.

"Gure seme-alabak ez dira terroristak" aldarrikatu dute gurasoek, eta justizia eta proportzionaltasuna eskatzen dituzte. Hala, kartzelan diren hiru gazteak lehenbailehen aske uzteko eskatu dute beste behin ere.

Altsasu Gurasoak plataformak deitu du gaurko martxa, eta antolatzaileek salatu dutenez, urtebete igaro da "jaiegun baten goizaldeko 05:00etan jai giroan izandako jazoera bat aprobetxatuta, Estatuak muntai politikoa antolatu zuenetik". Fiskalak terrorismo delitua egotzi die, eta 300 urteko expetxealdia eskatzen du hiru akusatuentzat.

Plataformak gaineratu duenez, "ondoriorik ankerrena orain arte Oihanek, Jokinek eta Adurrek kartzelan bizi duten urtebetea izan da, eta horrek Altsasuko bizitza aldatu du".

"Zatitutako herria garela, biolentoa, leporatu digute, baina auzokideei galdetu beharko genieke nork apurtu duen elkarbizitza", adierazi dute atxilotutako gazteen gurasoek (plataformako kideek, alegia). "Gezurrei aurre egingo diegu, eta ez dugu etsiko gure semeak askatu arte", ondorioztatu dute.

Ekitaldiaren amaiera, manifestua irakurri dute justizia eskatuz eta gurasoek "eskerrik asko" zioen pankarta atera dute babesa ematen ari zaizkien guztiei euren esker ona adierazteko.

Altsasuko 8 gazteen auziko ahozko epaiketa datorren apirilaren 17tik 27ra egingo dute Auzitegi Nazionalean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena