17:22

Politika

Katalunia

Lamela epailea, Kataluniari buruzko auziak Gorenak bateratzearen alde

Agentziak | Erredakzioa

Auzitegi Nazionaleko epaileak azaldu duenez, 'Kataluniaren sezesioa lortzeko helburuz lanean ari den antolakuntza konplexu bat' ikertzen ari dira.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Katalunian matxinada delituagatik abiatutako auzi guztiak bateratzearen alde agertu da Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epailea. "Ordena konstituzionala eta estatutarioa alde batera utzita, Kataluniako sezesioa lortzeko eta Kataluniako Errepublika aldarritzeko asmoz lanean ari den antolakuntza konplexu bat" ikertzen ari direla esan du Lamelak.

Pablo Llarenaren eskariz Gorenera bidalitako txostenean jaso ditu hitz horiek Auzitegi Nazionaleko epaileak, Llarenak Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako auziak bateratzeari buruzko iritzia eskatu ondoren.

Fiskaltza, berriz, ez da auzi guztiak bateratzearen alde agertu, eta forudun ez direnak Auzitegi Nazionalak ikertzearen alde egin du.

Ikertzen ari diren gaiak lotuta daudela uste du Lamelak. Beraz, auzia zatituz gero, ikerketa zailtzeaz gain, ikertuen ardura zehatzak zein diren jakitea oztopatuko litzatekeela uste du.

Ikerketa

Ikertutakoaren arabera, 2015. urtetik "Kataluniako Gobernuko, Parlamentuko eta gizarteko zenbait agintarik aurrez pentsatutako eta bikain koordinatutako estrategia garatu dute", Lamelaren hitzetan, "nork bere zereginak argi zituela".

Antolakuntzaren organigramari dagokionez, Parlamentuko agintariek ez ezik, Kataluniako Gobernuko kideek eta gizarteko ordezkariek hartu dute parte, baita ANC eta Òmnium elkarteetako presidenteek ere.

Bestalde, Carmen Lamelaren aburuz, "Mossoen lana oso esanguratsua izan da, ikertuek bultzatutako independentzia adierazpenaren prozesuaren arrakasta ziurtatzeko".

Halaber, ikertuek egindako plangintza, antolakuntza eta urriaren 1eko erreferenduma "diru publikoa erabilita" ordaindu zutela azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena