Politika
Auzitegi Nazionala
Altsasuko auziaren epaiketa apirilaren 17an hasiko da
eitb.eus
Zortzi gazte daude auzipetuta, eta fiskalak 50na urteko espetxe-zigorra eskatzen die horietako seiri, 62 urtekoa beste bati, eta 12 urtekoa beste bati.
-
Artxiboko irudia: EiTB
Altsasuko (Nafarroa) auziko ahozko epaiketa datorren apirilaren 17tik 27ra egingo dute Auzitegi Nazionalean, auzipetuen gurasoek sare sozialetan jakinarazi dutenez.
[AZKEN ORDUKOA] Oraintxe epaiketaren data jakinarazi digute. Apirilaren 17tik 27ra izango da.#ALTSASU.EZ DA TERRORISMOA!#AltsasukoakASKE #Nafarroa
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) November 21, 2017
Zortzi gazte daude auzipetuta, eta fiskalak 50na urteko espetxe-zigorra eskatzen die horietako seiri, 62 urtekoa beste bati, eta 12 urtekoa beste bati.
Duela gutxi urtebete bete zen Altsasuko taberna batean bi guardia zibili eta haien bikotekideei ustez eraso zietela. Gertaerak 2016ko urriaren 15eko goizaldean izan ziren.
Zortzi pertsona auzipetu zituzten, erasoa egitea egotzita (bederatzigarren bat auzitik kanpo geratu zen), eta horietatik hiru kartzelaldi prebentiboan daude azarotik.
Iragan astean Altsasuko zortzi gazte auzipetuen defentsa abokatuek Auzitegi Nazionalaren "inpartzialtasun" eza salatu zuten. Azpimarratu zutenez, Auzitegi Nazionalak atzera bota ditu beraiek aurkeztutako froga gehienak; akusazioarenak onartu egin ditu.