13:07

Politika

Katalunia

Fornek ere 155ari men egin diola argudiatu du kartzelatik irteteko eskaeran

AGentziak | Erredakzioa

Josep Rullek eta Jordi Turullek erabilitako argudio berari heldu dio Barne kontseilari kargugabetuak ere.

  • Joaquim Forn. EFE

    Forn, artxiboko argazki batean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joaquim Forn Generalitateko Barne kontseilari kargugabetuaren defentsak politikaria aske uztea eskatu du, Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluari men egin diola argudiatuta. Horrenbestez, Josep Rullen eta Jordi Turullen defentsek erabilitako argudio berari heldu dio Fornek ere.

Auzitegi Nazionalean aurkeztutako apelazio helegitean azaldu dutenez, "kontseilariak egoera juridiko berria ontzat hartu zuen, kargua erresistentzia barik eta desobedientziarako deirik egin gabe utzita".

Delitua berriz egiteko arriskurik ez dagoela frogatu nahi du defentsak argudio horrekin. "Hauteskundeei begira, badirudi akordioaren eta konpromisoaren alde egingo duela", adierazi du defentsa abokatuak bere helegitean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena