20:59

Politika

Heriotza

Jose Manuel Maza Espainiako fiskal nagusia hil da

Agentziak | Erredakzioa

Azken hilabeteotan jarrera oso gogorra erakutsi zuen Kataluniako prozesu independentistaren kontra. Generalitateko ordezkarien eta Kataluniako Parlamentuko mahakideen aurkako kereilak aurkeztu zituen.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Manuel Maza Espainiako fiskal nagusia (Madril, 1951) hil da infekzio baten ondorioz, Buenos Aireseko (Argentina) ospitale batean ingresatuta zegoela. Hala baieztatu du Rafael Catalá Espainiako Justizia ministroak.

Maza ospitaleratuta zegoen Buenos Airesen ostiralaz gero, infekzio baten ondorioz, Fiskaltzak aditzera eman duenez.

Buenos Airesen, Iberoameriketako Ministerio Publikoen Elkartearen bileran zegoela, ondoezik sentitu zen Maza. Sendagileek ospitalean geratzea gomendatu zioten.

Rafael Catalák doluminak adierazi ditu heriotzagatik Twitteren.

Auzitegi Gorenean arlo penaleko epailea izanik, Espainiako Estatuko fiskal nagusi izendatu zuten 2016an, Consuelo Madrigalen ordez.

Mazaren familiako hainbat kide Buenos Airesen dira, gorpua Espainiara eramateko izapideak abiarazteko. Ondorengo orduotan jakingo dira horren inguruko xehetasunak, Javier Sandomingo Espainiak Argentinan duen enbaxadoreak jakitera eman duenez.

Familiako iturrien arabera, "ezusteko handia" izan da Mazaren heriotza; larri zegoela hasieratik jakin zuten arren, hiltzeko arriskutik kanpo zegoela esan zieten. Ustekabean, baina, haren egoera asko okertu zen, eta, azkenean, atzo arratsaldean hil egin zen.

Kataluniako independentziaren aurkakoa

Duela urtebete inguru izendatu zuten Estatuko Fiskal Nagusi, eta azken hilabeteotan jarrera oso gogorra erakutsi zuen Kataluniako prozesu independentistaren kontra.

Mazaren azken agerraldi publikoa Kataluniako Generalitateko hainbat kargudunen kontra aurkeztu zituen hainbat kereilen berri emateko izan zen.

Hauteskunde Orokorren ondoren, 2016ko azaroan proposatu zuten fiskal nagusi kargurako, eta hil horren 25ean izendatu zuen Ministroen Kontseiluak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren onespena jaso ondoren. Lau egun beranduago hartu zuen kargua.

Kataluniako prozesua dela eta egin da ezagun, azken hilabeteotan. Besteak bete, Carles Puigdemont presidentearen, Generalitateko kontseilarien eta Kataluniako Parlamentuko mahaiko kideen aurka sediziogatik, matxinadagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik kereilak aurkeztu zituen Maza fiskalak.

Halaber,  Diputatuen Kongresuak gaitzetsi zuen lehen fiskal nagusia izan zen, Lezo auziaren ikerketan izan zuen jarreragatik.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena