20:40

Politika

Katalunia

Belgikako Justizian konfiantza duela esan du Rajoyk

Agentziak | Erredakzioa

“Botere judizialean konfiantza dut eta, batez ere, errespetatu eta haren erabakiei men egingo diet. EBren oinarrizko balio eta funtsezko printzipioetako bat da”, azpimarratu du.

  • Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Göteborgeko (Suedia) goi-bileran. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Göteborgeko (Suedia) goi-bileran. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Belgikako Justizian konfiantza duela esan du gaur Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Carles Puigdemont presidentaren eta Bruselan dauden lau kontseilari kargugabetuen inguruan hartuko duen erabakia errespetatuko duela erantsi du buruzagiak.

“Botere judizialean konfiantza dut eta, batez ere, errespetatu eta haren erabakiei men egingo diet. EBren oinarrizko balio eta funtsezko printzipioetako bat da, legea eta zuzenbidezko Estatuarenganako eta botere-banaketarenganako errespetua”, adierazi du Rajoyk Göteborgeko (Suedia) goi-bileraren ondoren.

“Hori zalantzan jartzen hasten baldin bagara, bide onetik ez goazela iruditzen zait. Ondorioz, ez nauzue gehiago entzungo, erabakia bata ala bestea izan, justizia auzitegien ebazpenak errespetatu eta obeditu baino ez”, gaineratu du.

Charles Michel Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Espainiako Gobernuko presidentea, baina aldebiko bileran Kataluniako krisiaz hitz egin ez dutela esan du Rajoyk, “Espainiako eta Belgikako justiziak independenteak direlako, eta ondorioz, gobernuek ez dugu zeresanik gai horretan”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena