Politika
Gurtel auzia
Agentziak | Erredakzioa
Urtebete luze eta 125 jardunaldiren ondoren, Gurtel sarearen lehen garaiari (1999 eta 2005 urte artekoari) dagokion epaiketa bukatu da.
Albisteak (2)
Epaiaren zain gelditu da ostiral honetan, azaroaren 17an, Gurtel auziaren epaiketa Auzitegi Nazionalean. Horretan, 37 lagun epaitu dituzte ustezko ustelkeria politikoagatik, tartean, Luis Barcenas PPko diruzain ohia eta Francisco Correa Gurtel sarearen ustezko burua.
Hori horrela, Gurtel sarearen lehen garaiari (1999 eta 2005 urte artekoari) dagokion epaiketa ostiral honetan bukatu da; urtebete, hilabete bat eta hamahiru egun ondoren. Ahozko bista 2016ko urriaren 4an hasi zen eta 125 saio izan ditu.
Estatuan izandako epaiketarik luzeenen artean dago Gurtel. Malaya auzia (Marbellako udaleko ustelkeria auzia) izan da soilik hori baino luzeagoa.
Correak bere laguntza eskaini dio berriro Fiskaltzari
Bestalde, Francisco Correak berriro eskaini dio laguntza Fiskaltzari auzi horren inguruan "argitu gabe gelditu diren kontuak azaltzako", baina laguntza hori kartzelatik kanpo eskaini nahi duela esan du, behintzat bere aurka zabalik dauden epaiak irmotzat jo bitartean.
"Laguntza eskaini nahi dizuet hemendik aurrera, auzi guztietan. Asteetan zehar bilduta, azalpenak ematen, egon behar banaiz, egongo naiz, baina gustatuko litzaidake nire kabuz joatea, eta ez kartzelatik", esan du enpresariak. Izan ere, "justizia guziontzat berdina dela esan ohi dute, baina guretzat ez da horrela", adierazi du Correak ostiral honetan epaiketan hitz egiteko zuen azken txandan.
Bestalde, Baltasar Garzonentzat indultua eskatu du, "kutsu politikoa" duen auzitik "bidegabe ezgaitua" izan zela uste baitu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa