Politika
Primarioak
agentziak | erredakzioa
Denontzat-Para Todas hautagaitzak Pablo Iglesiasen aldekoak batzen ditu Podemos Euskadiren baitan; Bizkaian, Miren Gorrotxategi da ordezkaria eta, Garbiñe Ruiz, Araban.
Podemos Euskadiren barruan Pablo Iglesiasen ideiekin lotuta dagoen taldeak Maria Valiente Gonzalez Gipuzkoako batzarkidea aukeratu du Idazkaritza Nagusirako hautagai izateko.
Zerrendak Denontzat-Para Todas du izena, eta hiru lurralde historikoetan ahotsa izatea du helburu; hori dela eta, Valienterekin batera, Miren Gorrotxategi eta Garbiñe Ruiz Noriega (Legebiltzarrerako zerrendan 18. geratu zen eta 48. primarioetan) izango dira ildo horretako hautagaiak, Bizkaian eta Araban, hurrenez hurren.
Taldeak zerrenda osoa bete du, Hiritarren Kontseilurako 34 pertsona proposatuta. Besteak beste, Arrieta, Javier Busselo (Euskadiko Kontseiluko kide), Juan Manuel de Pablos (Santurtziko idazkari nagusia) eta Gustavo Angulo historialaria daude zerrendan.
Bi zerrenda horiez gain, Asun Merino Bizkaiko batzarkideak iragarri du idazkari nagusi izateko hautagaia izango dela, "kapitalismoaren aurkako" sektoreak ere, aurreko prozesuetan bezalaxe, berezko hautagaitza aurkeztuko du.
Podemos Euskadiren primarioetarako hautagaitzak aurkezteko epea datorren igandean agortuko da, eta bozketa telematikoak abenduaren 7tik 13ra egingo dituzte; aurrez aurrekoak, aldiz, 8tik 10era.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa