Politika
Aldebiko bilera
Agentziak | Erredakzioa
Bi gobernuetako iturriek nabarmendu dutenez, ez dute presidentearen eta kontseilari kargugabetuaren egoeraz hitz egin.
Rajoy eta Michel, bileran. EFE
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak eta Charles Michel Belgikako lehen ministroak bilera egin dute gaur, Carles Puigdemontek eta bere lau kontseilariek Belgikako instrukzio aretoan egin beharreko agerraldiaren atarian. Dena dela, gai horren inguruan hitz egin ez dutela zehaztu dute bi gobernuetako iturriek.
"Charles Michel Belgikako lehen ministroarekin bilera. Agenda: aldebiko harremanak eta Europar Batasunaren etorkizuna", idatzi du Espainiako agintariak bere Twitter kontuan.
Reunión con el primer ministro de #Bélgica, @CharlesMichel. Agenda: relaciones bilaterales y futuro de la Unión Europea pic.twitter.com/1EKX2rX2dS
— Mariano Rajoy Brey (@marianorajoy) 17 de noviembre de 2017
Europar Batasuneko Gobernu eta estatuburuek goi bilera dute gaur Goteborgen (Suedia), eta hori baliatu dute batzartzeko.
Bi gobernuetako iturrien arabera, Europar Batasuneko hainbat gai izan dituzte mahai gainean. Hala nola, Catherine De Bolle belgikarrak Europolen Presidentetzarako aurkeztu duen hautagaitzaz eta Medikamentuaren Europako Agentziaren egoitzaz —Brusela eta Bartzelona dira hautagai—.
Alabaina, Puigdemonten eta bere kontseilarien egoeraz mintzatu ez direla nabarmendu dute bi aldeek. Belgikako instrukzio aretoaren aurrean agertu behar dira gaur bostak, euren kontra Auzitegi Nazionalak emandako euroagindua tarteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa