Politika
Belgikan
Agentziak | Erredakzioa
155. artikuluaren aplikazioa legez kontrakoa dela esan du; eta, Belgikako epaileen aurrean agertu ostean, egunen batean etxera "normaltasunez" itzultzea espero du.
Albisteak (3)
Kataluniako Gobernuak egoeraren "analisi okerra" egin zuela onartu du Carles Puigdemont presidenteak, Espainiako Gobernuak uneren batean negoziatuko zuela pentsatuta; baina, "hori ez zen gertatu", esan du.
Bruselan egin ditu adierazpenok, Punt Avui Televisió hedabidean egindako elkarrizketa batean. Horretan, Europar Batasunak eta NATOk Estatuaren "irrika autoritarioa" kontrolatuko zutela uste izan zuen, "baina hori ere, ez zen horrela izan".
Puigdemonten hitzetan, Kataluniako errepublikaren ezarpenarekin aurrera jarraitu izan balute Estatuaren aldetik "bigarren indarkeria bolada bat" emango zen (urriaren 1ean gertatutako liskarrak ikusita) eta Kataluniako Gobernua ez zuen nahi horrelakorik berriro gertatzea.
Espainiakoarekin alderatuta, Belgikako justiziaren "profesionaltasuna eta independentzia" babestu du Pugidemontek, ostiralean erabakiko baitute herri horretan Puigdemont estraditatzen duten ala ez, epailearen aurrean deklaratu ostean. Ildo horretan, epailearen erabakiaren aurkako helegitea aurkezteko aukera izango duela gogoratu du Kataluniako presidenteak.
Bestalde, 155. artikuluaren aplikazioa legez kontrakoa dela esan du. Horrez gain, Belgikako epaileen aurrean agertu ostean, egunen batean etxera "normaltasunez" itzultzea espero duela adierazi du, legerik urratu ez duela uste baitu.
Kritikak erregeari
Puigdemontek Erregea kritikatu du, urriaren 3an Kataluniako erreferendumaren harira egindako adierazpenengatik. Ildo horretan, PPren jarrera hartu zuela esan du, neutrala izan ordez; eta hortaz, bere jokaerak "etsipen handia izan da jende askorentzat", Estatuan zein Estatutik kanpo.
Hori horrela, Erregearen jokaerak, epe luzean zein laburrean, ondorioak izango dituela iragarri du. "Kataluniako herritar gehienen erregea izateari utzi dio, nahiz eta oparotasunez ordaintzen jarraitzen diogun”, esan du.
Zerrenda Bakarra
Abenduaren 21eko hauteskundeei begira, independentistek zerrenda bakarra aurkezteko gai ez direla izan ikusita "desengainu" handia hartu duela onartu du, eta ildo horretan, Junts per Cataluñako hautagaitzako burua izango dela gaineratu du.
Bestalde, kartzelan zein Bruselan dauden gobernukideak Kataluniako "legezko Gobernua direla eta izaten jarraitu behar dutela" uste du. Hala ere, berriro presidentea izateko aukeraren harira, bere alderdiak hauteskundeetan boto gehien jasotzen dituen alderdia ez bada, ez duela zertan derrigorrez presidentea izan behar esan du.
Horrez gain, hauteskundeak normaltasunez egiteko konpromisoa hartzeko eskatu dio Estatuari; eta, ildo horretan, alderdi zehatz batzuek irabaztekotan, kartzelan edo Bruselan egoteagatik kargua hartu ezin izatea "anomalia demokratikoa" izango litzatekeela uste du.
Puigdemonten hitzetan, hainbat baldintza eskatu zizkion Estatuari independentzia aldarrikapena bertan behera utzi ahal izateko eta hauteskundeak deitzeko, baina Rajoyren Gobernuak ez zituela onartu esan du. Eskakizunak hauek izan ziren: Polizia eta Guardia Zibilaren dispositiboa kendu, 155. artikulua ez aplikatu eta prozesu soberanistarekin zerikusia zuten lagunik kartzelan ez izatea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa