Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Litekeena da laugarren postuan aurkeztea, Oriol Junqueras, Marta Rovira eta Raul Romeva hautagaien atzetik.
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Carmen Forcadellek iragarri du ERCren zerrendan aurkeztuko dela abenduaren 21ean Katalunian egingo diren hauteskundeetara.
Twitter bidez zabaldutako mezu baten bidez egin du jakinarazpena: "Beti defendatu dut bide baketsuen eta demokratikoen nire herriarentzat onena dena. Abenduaren 21ean gauza bera egingo dute, ERCren hautagaitzan".
ERCk larunbatean esan zuen, Forcadellek hauteskundeetan parte hartzea erabakiz gero, laugarren postua harentzat gordeta zutela, Oriol Junqueras, Marta Rovira eta Raul Romeva hautagaien ondotik, hurrenez hurren.
Gauzak horrela, ERCk emaitza onak lortzen baditu, berriro Kataluniako Parlamentuko presidente bilakatzeko aukera handia izango du.
Forcadell ERCko militantea da, baina ANCko presidente izateagatik egin zen ezagun. Kataluniako prozesu soberanista bultzatu duen erakundea 2012 eta 2015 urteen bitartean zuzendu zuen.
Kargu hori utzi eta hilabete gutxira, Artur Mas Generalitateko presidenteak Junts pel Si koalizioan hauteskundeetara aurkeztea eskaini zion, Raul Romeva hautagai nagusiaren atzetik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa