20:34

Politika

Espetxe politika

Ekintza sinbolikoa Alcala Mecon, gaixotasun larriak dituzten presoen alde

Agentziak | Erredakzioa

Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate presoen amak anbulantzian joan dira espetxe atariraino, mediku eta erizain talde batek lagunduta.

  • Ekintza sinbolikoa Alcala Mecon, gaixotasun larriak dituzten presoen alde. Argazkia: Sare

    Ekintza sinbolikoa Alcala Mecon, gaixotasun larriak dituzten presoen alde. Argazkia: Sare

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate presoen osasun egoera larriaren txostenak helarazi dizkio gaur Sarek Alcala Meco (Madril) espetxeko medikuari eta horretarako ekintza sinbolikoa egin du kartzela atarian.

Anbulantzia bat eraman dute espetxe atariraino eta medikuak eta erizainak Iparragirreren eta Azkarateren “bila” joan dira.

Bi presoen amak, Angelita Burgoa eta Sagrario Ramos, han izan dira, baita Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea ere.

Horrez gain, zenbait ordezkari politiko ere bertaratu dira gaitz larriak dituzten presoen askatasuna aldarrikatzeko: Unai Urruzuno, Julen Arzuaga, Ion Iñarritu eta Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu), Teresa Jorda (ERC) eta Eduardo Santos (Unidos Podemos).

Ekimen honen bidez, Sarek beste behin salatu nahi izan du Iparragirrek eta Azkaratek nahiz gaixotasun larriak dituzten gainerako 19 euskal presoek bizi duten egoera larria. Guztiak "berehala" etxeratzeko exijitu du.

Mediku txostenaren arabera, Iparragirre "hil ala biziko egoeran" dago. Gaitz sendaezina eta degeneratiboa dauka eta medikuen bi hilabeteko bizi-itxaropena eman diote.

Azkarateren kasuan, urdailean hemorragiak izaten ditu. Gainera, 1986an tronboflebitis batek eman zion eta ordutik zirkulazio arazoak ditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena