17:02

Politika

KATALUNIA

Gorenak lehen pausoa eman du Generalitatearen aurkako kasua bereganatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pablo Llarena epaileak bost eguneko epea eman dio Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileari, kargugabetutako kontseilarien eta 'Jordien' aurka irekita dituen prozeduren berri emateko.

  • Oriol Junqueras eta kargugabetutako beste zazpi kontseilarik espetxean jarraitzen dute. EFE

    Oriol Junqueras eta kargugabetutako beste zazpi kontseilarik espetxean jarraitzen dute. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileari txosten bat eskatu dio, kargugabetutako Kataluniako Gobernuko kontseilarien eta 'Jordien' kontra Auzitegi Nazionalean irekita dituen prozeduren berri eman diezaion. Ondoren erabakiko omen du Lamelaren kasuak bereganatzea eskatu ala ez.

Llarena epailearen esku dago Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentearen eta Mahaiko beste kideen kontrako auzia, eta kargugabetutako kontseilarien eta Jordi Sanchez ANCko eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteen kontrako auzibideen kontrola ere nahi omen du. Hori dela eta, bost eguneko epea eman dio Carmen Lamela epaileari, kargugabetutako Kataluniako Gobernuko kontseilariak eta 'Jordiak' ikertzen dituen kausaren nondik norakoen berri eman diezaion. Horrez gain, Lamelari eskatu dio prozesu horietako aldeei ohartarazteko posible dela bi auziak Auzitegi Gorenak bere gain hartzea.

Aukera horren gaineko iritzia eman beharko dute Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Mahaiako gainerako bost kideek, Oriol Junqueras eta espetxean dauden kargugabetutako zazpi kontseilariek eta Santi Vila Enpresa kontseilari ohiak, eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart presidenteek.

Forcadellen eta Parlamentuko Mahaiko kideen aurka Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusian irekita dagoen prozedura bere gain uzteko eskatu zuen pasa den ostegunean Pablo Llarena epaileak.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena