Politika
Ipar Euskal Herria
eitb.eus
DPS estatusa kendu diete, hain zuzen, krimen antolatua edo terrorismo delituagatik zigortutako presoei ezartzen ohi dieten estatus berezia. Urrats honen ostean, beste batzuk etor litezke.
Frantziako Justiziak zazpi euskal preso atera ditu DPS (Détenus Particulièrement Signalés, espetxe egoera berezian dauden presoak) zerrendatik, Bake Bidea kolektiboak jakinarazi duenez.
Presoak Jon Salaberria, Didier Aguerre, Ibon Fernandez Iradi, Itziar Plaza Fernandez, Jon Bienzobas Arretxe, Zigor Garro Perez eta Asier Borrero Toribio dira.
DPS zerrendan krimen antolatua edo terrorismo delituagatik zigortutako presoak sartu ohi dituzte, baita kartzelaren baitan arriskutsuak izan litezkeenak edo ihes egin dezaketenak.
Bake Bideak azaldu duenez, "Paris eta Euskal Herriaren arteko lan espazioaren lehen keinu bat da hau".
"Lehen urrats honen ondotik, presoek, familiek eta gizarteak bere osotasunean aldarrikatzen dituen beste urrats batzuk etor daitezen", abenduaren 9an Parisen egitekoa den manifestazioaren garrantzia azpimarratu du Bake Bideak.
Jakinarazpena ondoko eragileek zabaldu dute: Jean-Rene Etchegaray, Euskal Elkargoko presidente eta Baionako alkatea; Michel Tubiana, Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidentea; Michel Berhocohirigoin, Bakearen artisaua; Vincent Bru, Pirinio Atlantikoetako diputatua eta Anaiz Funosas, Bake Bideako presidentea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa