Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bazkideei egindako galdeketan 11.555 herritarrek hartu dute parte. Abenduaren 21eko hauteskundeetara independentistak zerrenda bakarrean aurkeztearen alde egin dute.
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Assemblea Nacional Catalana elkarteak abenduaren 21eko hauteskundeetara begira independentisten zerrenda bateratua osatzearen alde egin du, bazkideen artean egindako galdeketan. Burujabetzaren aldeko zerrenda bateratua bultzatzea adostu dute, espetxean dauden buruzagi politikoei eta gizarte zibileko ordezkariei zabaldutakoa.
Botoa eman dutenen % 86k bozkatu dute aukera horren alde, 9.922k. Zerrenda bateratuaren kontra, berriz, 1.379 agertu dira, eta 254 abstenitu egin dira.
Resultat de la consulta als socis: Vols que l'ANC promogui una única candidatura del bloc sobiranista oberta a líders polítics i de la societat civil empresonats i perseguits judicialment?
— Assemblea Nacional (@assemblea) 11 de noviembre de 2017
SÍ = 9.922 (86 %)
NO= 1.379
Abstencions= 254
Ostiralean jarri zuten abian galdeketa, eta 31 ordu izan dituzte bazkideek parte hartzeko.
CUP
Bestalde, CUP-CCko 4.000 kide baino gehiago deituta daude alderdiaren gaurko Ezohiko Asanblada Nazionalera; bertan erabakiko dute zer egingo duen CUPek Mariano Rajoyk abenduaren 21erako deitu dituen hauteskundeetan.
Asanblada 10:00etan hasiko da, Granollerseko Kiroldegian (Bartzelona); CUPeko kideez gain, Crida Constituenten bilduta dauden plataformetako kideak ere izango dira bertan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa