Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Joseba Aurrekoetxea EAJren EBBko burukidea izango du lagun, "Kataluniako erakunde legitimoetako ordezkariak kartzelatzea" salatzeko.
Ortuzar, irailaren 11ko Diada egunean. Argazkia: EiTB
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea eta Joseba Aurrekoetxea burukidea Bartzelonan izango dira larunbat honetan, ANCk eta Omnium Culturalek antolatutako manifestazioan. "Kataluniako erakunde legitimoen ordezkariak kartzelatzea" salatuko dute horrela buruzagi jeltzaleek.
Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Bartzelonako Marina kalean, "Preso politikoak aske. Errepublika gara" lelopean.
Azaroaren 3an, Sabin Etxean bilkura egin zuen EAJren Batzar Nagusiak, "Kataluniarekin beti" lelopean, 155. artikulua eta Kataluniako Gobernu kargugabetuaren zati bat kartzelatu izana salatzeko.
EH Bilduk atzo jakinarazi zuenez, koalizioak ere ordezkaritza bidaliko du Bartzelonako manifestaziora. Kasu honetan, Maddalen Iriarte eta Pello Urizar izango dira martxan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa