13:01

Politika

Katalunia

Presoen senitartekoak joango dira ANCren eta Omniumen manifestazioaren buruan

Agentziak | Erredakzioa

Xingola horia paparrean eramateko eta jarrera baketsuan joateko eskatu diete bi elkarteek herritarrei. Katalunia osotik 570 autobus joago dira.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelona xingola horiz bete nahi dute larunbatean (azaroaren 11n, 17:00etan) Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) eta Omnium Cultural elkarte subiranistek. Kolore hori aukeratu dute Kataluniako preso politikoak aske uztea eskatzeko sinbolo gisa, eta hori izango dute aldarri nagusi: ANC zein Omnium elkarteetako presidenteak eta kontseilari kargugabetuak libre uztea. "Preso politikoak askatu. Errepublika gara" lelopean, presoen senitartekoak joango dira martxaren buruan, gaur iragarri dutenez.

Agustin Alcoberro eta Marcel Mauri ANC eta Omnium elkarteetako presidenteordeek prentsaurrekoa eskaini dute eguerdian manifestazioaren xehetasunak azaltzeko. Zehaztu dutenez, Marina eta Pujades kaleek bat egiten duten bidegurutzean abiatu eta Icaria etorbidean bukatuko da martxan (agertokia bertan paratuko dute). 500 metro horietan jende uholdea bildu nahi dute antolatzaileek.

 

 

Azaroaren 11koa "preso politikoen askatasunaren aldeko manifestazio handia" izatea da helburua, eta horretarako xingola horia paparrean eramateko deia egin diete herritarrei. Aurrekoetan egindako manifestazio guztiak bezalatsu, hau ere baketsua eta zibikoa izatea desio dute.

Mauriren esanetan, "azaroaren 11 askatasunaren aldeko Diada nazionala izatea nahi dugu", azken urteetako Diadetan bildutako jendetza errepikatzeko asmoa dutela gogorarazita.

Alcoberrok manifestazioa antolatzea zaila izan dela azaldu du, oso denbora gutxi eduki baitute. Horren hitzetan, Diada eguneko martxak antolatzeko hiruzpalau hilabete behar izaten dituzte eta hau 10 egun eskasetan antolatu dute.

Katalunia osotik joandako 570 autobus izango direla jakinarazi dute Alcoberrok eta Maurik.

 

 

EH Bilduk ordezkaritza bidaliko du Bartzelonara

EH Bilduk gaur iragarri duenez, koalizio abertzaleak ordezkaritza bidaliko du manifestaziora. Maddalen Iriarte eta Pello Urizar dira bertaratzekoak.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena