Politika
Gurtel auzia
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, Gurtel auziaren instrukzioa “ezegonkortzeko” helburuarekin izan ziren kereilak eta presioak deitoratu ditu Manuel Morocho Delitu Ekonomikoen Unitateko buruzagiak.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Albisteak (7)
PPko 'B kutxaren' ikerketan, Alderdi Popularreko buruzagiak, besteak beste, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, inplikatzen dituzten oharrak agertzen direla onartu du Manuel Morocho Delitu Ekonomikoen Unitateko (UDEF) buruzagiak.
Bestalde, Gurtel auziaren instrukzioa “ezegonkortzeko” kereilak eta presioak deitoratu ditu Morochok. Gainera, ikerketa judizialetan eraginkortasuna irabazteko “ustelkeriaren aurkako borrokan erakunde zentral” bat faltan botatzen duela onartu du poliziak.
PPren legez kanpoko finantziazioa argitzeko Diputatuen Kongresuko ikerketa batzordean agerraldia egin du Morochok. Gurtel auziaren markoan, UDEFen ikerketarekin pozik ez zeudelako Alderdi Popularreko agintariek bere aurka jarritako zazpi kereilak gogorarazi ditu poliziak.
Poliziaren ustez, Espainiak nazioarteko erakundeen gomendioei jaramon egin beharko lieke eta bulego zentral bat sortu “agentzia ezberdinak bertan biltzeko”, erakunde judizialei babesa emateko. Horrela, epeak murriztu eta alde “konplexuenetan” sakontzea posible izango litzatekeela ziurtatu du.
Erakunde horrek aurrekontu bat, giza baliabideak eta “independentzia” beharko lituzkeela azpimarratu du. Bestalde, Gurteleko auzipetuen salaketa guztiak artxibatu zituztela gogorarazi du Morochok. “Helburua oso argia zen”, adierazi du, “ikerketa ezegonkortu”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa