13:34

Politika

KATALUNIA

Podem alderdia Catalunya en Comurekin aurkeztuko da hauteskundeetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pablo Iglesias buru duen Podemosek bultzatutako galdeketan, parte-hartzaileen % 72k bozkatu dute koalizioaren alde.

  • Pablo Iglesiasek gidatutako Podemosek bultzatu du galdeketa. Artxiboko argazkia: EFE

    Pablo Iglesiasek gidatutako Podemosek bultzatu du galdeketa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Podem Catalunya alderdia Catalunya en Comurekin batera koalizioan aurkeztuko da abenduaren 21eko hauteskundeetan. Pablo Iglesias buru duen Podemosek bultzatutako galdeketan, parte-hartzaileen % 72k bozkatu dute koalizioaren alde.

Azaroaren 1etik gaur arte egindako galdeketan 17.379 pertsonak parte hartu dute —Podemen oinarri sozialaren % 60—, eta parte-hartzaileek galdera honi erantzun behar izan diote: "Nahi al duzu abenduaren 21eko hauteskundeetan Podem Catalunya en Comurekin eta ez independentzia deklarazioa ez 155. artikuluaren aplikazioa babesten duten beste indar politikoekin koalizioan aurkeztea?".

Parte-hartzaileen % 72k (12.432 boto) Catalunya en Comurekin koalizioan aurkezteren alde egin dute eta % 28k (4.876 boto), ostera, kontra. Podem Catalunyako zuzendaritzak Podemosen esku hartze gisa ikusi du galdeketa antolatu izana, eta Albano-Dante Fachin Podemeko idazkari nagusiak eta Kataluniako Hiritarren Kontseiluko zortzi kidek dimisioa eman dute.

Podemeko errolda osoa 56.795 pertsonakoa da, baina azken urtebetean Podemeko bozketaren batean parte hartu dutenak bakarrik aintzat hartuta, 28.776 dira. Azken urtebetean "aktibo" egon diren horiek kontuan izanda, beraz, parte-hartzea % 60koa izan da.

Podem Catalunyako Hiritarren Kontseiluko zortzi kidek dimisioa eman dute

Podem Catalunyako Hiritarren Kontseiluko zortzi kidek dimisioa eman dute gaur, Estatuko Hiritarren Kontseiluak dimisioa eman berri duen Albano-Dante Fachin Podemeko idazkari nagusiari emandako "tratuaren" kontrako protesta gisa. Halaber, Estatuko Podemoseko zuzendaritzak inposatutako galdeketak berme demokratikorik ez zuela salatu dute.

Dimisioa eman dutenen zortzi kideak hauek dira: Angels Martinez, Ekonomia idazkaria; Laura Haba, Udalgintzako idazkaria; Alberto Quiñones, Komunikazio arduraduna; Paulino Garcia, Osasungintzako arduraduna; Susana Rodriguez, Tarragonako Antolakuntza idazkaria; Mireia Palau, Kataluniako Hiritarren Kontseiluko kidea; J.Vicent Pruñonosa, Hezkuntza arduraduna, eta Pablo Daglio Udalgintzako arduraduna.

Dimisioa eman duten zortzi kide horietatik zazpi Albano-Dante Fachinen zerrendan aurkeztu ziren eta, zortzigarrena, Pruñonosa, Jèssica Albiach SiQueEsPoteko diputatuaren zerrendan.

 

endan.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena