Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako Asanblea Nazionalanaren iritziz, zerrenda horretan egon beharko lirateke Puigdemont presidentea, kontseilari kargugabetuak eta Jordi biak.
Agusti Alcoberro Kataluniako Asanblea Nazionaleko (ANC) presidenteordea. Artxiboko argazkia: EiTB
Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) zerrenda "independentista" bateratua osatzeko eskatu die Kataluniako alderdi politikoei. Haren esanetan, zerrenda horretan egon beharko lirateke Puigdemont presidentea, kontseilari kargugabetuak eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart (ANCko eta Omnium Culturaleko presidenteak, hurrenez hurren).
Abenduaren 21eko hauteskundeei begira koalizioak aurkezteko azken eguna dela-eta, ohar bidez bere iritzia eman du Kataluniako Asanblea Nazionalak. Halaber, Carles Puigdemont presidenteak ere zerrenda bateratu bat eratzeko deia egin du.
ANCk azpimarratu duenez, "Kataluniako Gobernua kartzelan edota erbestean dela, Kataluniako Parlamentua deseginda dagoela, ehunka politikari mehatxatuta daudela, erakundeak okupatuta daudela eta alderdi politikoak ahulduta daudela" eta Espainiako Gobernu "ustela" Katalunian "agindu" nahian dagoela aintzat hartuta, beharrezkoa da hauteskundeetarako zerrenda bateratu bat aurkeztea.
"Katalanek ez diegu agintzen utziko aukeratu ez ditugun horiei. Abenduaren 21ean amaituko da lotsagabekeria hau. Guztiok bat eginda iritsi behar dugu, Errepublika balioztatzeko eta berriro ere herrialde aberatsa eta betea izateko", adierazi du.
Asanblea Nazionalaren iritziz, egungo "ziurgabetasunaren aurrean", hautagaitza independentista bakarra babestuko duen koalizioa aurkezteko eskatu behar zaie Kataluniako alderdi politikoei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa