11:50

Politika

Katalunia

Albano-Dante Fachinek dimisioa eman eta Podemos utzi du

Agentziak | Erredakzioa

Orain arte Podemeko idazkari nagusi izan denak esan duenez, zirkulu asko bere iritzi berekoak dira, eta 'esku-hartzea eldarnioa' izan dela salatu dute.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Albano-Dante Fachin Kataluniako Podemosen (Podem) idazkari nagusiak dimisioa eman eta alderdi morea utziko duela iragarri du.

Kataluniako auzia tarteko, desadostasunak izan dituzte azken asteetan Fachinek eta Podemosen Estatuko zuzendaritzak. Fachin antikapitalisten korrontekoa da, eta korronte horrek Kataluniako Errepublika aitortu ostean gaiztotu zen bereziki bien arteko harremana. "Antikapitalistak politikoki Podemosetik kanpo" zeudela iragarri zuen Pablo Iglesiasek, eta galdeketa deitu zuen Katalunian militanteek abenduaren 21eko hauteskundeetan nola aurkeztu nahi zuten erabakitzeko (Catalunya en Comunekin batera aurkeztearen aldekoa da Iglesias bera).

Prentsaurrekoa eman du Fachinek dimisioa jakinarazteko. Haren hitzetan, Iglesiasen "esku-hartzea" alderdiaren moduen kontrakoa da, eta "koherentziagatik" agerraldia bukatu otean dimisioa aurkeztu eta alderdia utziko duela iragarri du.

Fachinen aburuz, "78ko erregimenari aurre egiteko erreminta erabilgarria izateari utzi dio Podemosek". Salatu duenez, "Iglesiasek berriro sartu du hanka. Urriaren 1eko erreferendumean parte hartuko ez zuela esan zuen, eta militanteek kontrakoa erabaki zuten. Beste behin, Katalunian gertatzen dena ulertzeko gaitasunik eza erakutsi du Iglesiasek". Fachinek esan du hainbatetan deitu diola Iglesiasi, baina Podemoseko idazkari nagusiak ez diola hartu.

Orain arte Podemeko idazkari nagusiak adierazi duenez, Kataluniako zirkulu asko bere iritzi berekoak dira, eta Iglesiasen "esku-hartzea eldarnioa eta hanka-sartzea" izan dela salatu dute.

Abenduaren 21eko hauteskundeetara aurkeztuko ote den galdetuta, Fachinek ukatu egin du, eta 155aren kontrako "fronte zabal bat" eratzearen aldekoa dela zehaztu du: "Erakunde ezberdinen artean akordioa lortzen badugu eta ni aurkeztea nahi badute aurkeztuko naiz, baina ez naiz ERCren edo CUPen zerrendan joango. Ideia ez da fitxaketak egitea, Estatu errepresibo eta faxista honen kontra fronte zabal bat eratzea baizik".

Podemosen erantzuna

Podemosen Estatuko zuzendaritzak berehala erantzun dio Fachini. Alderdiko iturriek Europa Press agentziari esan diotenez, Fachinek argi utzi du "bidaia orri propioa" duela, eta alderdikideei errespetu gutxi erakutsi diela salatu dute. Izan ere, bihar amaituko da abenduaren 21ko hauteskundeen harira deitutako barne-galdeketa.

Hala, Podemosen zuzendaritzaren arabera, Fachinek "asteartera arte itxaron behar zuen dimisioa emateko".

isioa emateko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena