Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Halaber, Xavier Domènech buru izango lukeen koalizioa osatzeko proposamena egin diote Podem alderdiari, En Comú Podem-Catalunya en Comú izenarekin.
Elisenda Alamany, Catalunya en Comú. EFE
Abenduaren 21eko hauteskundeetarako zerrenda bakarrarekin bat egitea baztertu du Catalunya en Comú koordinakundeak. Izan ere, formula horrek defendatu nahi dituzten gizarte politiken eragina gutxituko lukeela azaldu dute arduradunek gaur emandako prentsaurrekoan. Horrez gain, Xavier Domènech buru izango duen koalizioarekin bat egiteko gonbitea egin diote Podem alderdiari.
"Kataluniak ez dituela plebiszitu gehiago merezi uste dugu. Gure iritziz, zerrenda bakarrek garai bateko Convergénciak gidatutako gizarte murrizketekin jarraitzeko baino ez dute balio batzuetan", adierazi du Elisenda Alamany bozeramaileak.
Halaber, Xavier Domènech buru izango lukeen koalizioa osatzeko proposamena egin diote Podem alderdiari, En Comú Podem-Catalunya en Comú izenarekin. Dena den, datorren larunbatean, azaroak 11, Catalunya en Comúren kideek baieztatu beharko dituzte gaur azaldutako ideia horiek.
Bestalde, beste alderdiekin hainbat proposamen adosteko atea irekita dagoela adierazi du Alamanyk: "preso politikak askatzea" eta Konstituzioaren 155. artikulua "baliorik gabe" uztea.
Horrenbestez, Cataluna en Comúk atzo errepublikarrek egindako proposamena baztertu du. PDeCATek eta Carles Puigdemontek zerrenda bakarra osatzeko egindako deiarekin bat egin zuen ERCk, CUPek eta Catalunya En Comúk ere parte hartzeko baldintzarekin.
Abenduaren 21eko hauteskundeak "normaltasunez" hartzen dituzten alderdiak kritikatu ditu Alamanyk kritikatu eta "ezohikoak" direla berretsi du, are gehiago Puigdemontek eta harekin Belgikan zeuden lau kontseilari ohiek Bruselan euren burua entregatu ondoren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa