Politika
KATALUNIA
EITB.EUS
Puigdemontek eta lau kontseilari kargugabetuek euren burua entregatu dute igande goizean Bruselako polizia-etxe batean, eta arratsaldean epailearen aurrean egon dira, deklaratzen.
Albisteak (3)
Belgikako Justiziak baldintzapeko askatasuna ezarri die Carles Puigdemont presidenteari eta lau kontseilari kargugabetuei.
Epaileak erabakitakoaren arabera, ezingo dute Belgikatik atera baimenik gabe. Bruselako Fiskaltzaren egoitzan deklaratu ostean, non bizi diren esateaz gain, deitzen dieten audientzia guztietara joan beharko dute. Epaileak hamabost eguneko epea du orain bostak Bruselako lehen auzialdiko epaitegira deitzeko. Horrez gain, Espainiako justiziak bidalitako euroaginduaren inguruan erabakia hartu beharko du, Fiskaltzak ohar batean azaldu duenez.
Puigdemontek eta Meritxell Serret, Toni Comin, Lluis Puig eta Clara Ponsanti kontseilari kargugabetuek Belgikako Poliziaren esku utzi dute euren burua igande goizean. Bruselako polizia-etxe batera joan dira, euren kabuz.
Belgikako Fiskaltzak prentsaurrekoan baieztatu duenez, Puigdemontek eta lau kontseilari kargugabetuek 09:17an agertu dira Brusela erdiguneko polizia-etxe batean.
"Bost lagunen abokatuarekin harremanetan izan gara, eta gaurko hitzordua adostu genuen, Royal kaleko polizia-etxean, alegia. Euren abokatuekin bertaratu dira, eta, euroagindua dela eta, atxilotu egin behar zituztela jakinarazi diete", Dejemeppen esanetan.
Belgikako fiskala, eguerdian eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Polizia-etxetik Fiskaltzaren egoitzara eraman dituzte Poliziaren furgoneta batean, baina fiskalak esan du ez zekiela eskuburdinak jarrita eraman dituzten.
Arratsaldean zehar, Puigdemont eta lau kontseilari kargugabetuak Bruselako Fiskaltzaren egoitzan egon dira, epailearen aurrean deklaratzen.
Prozedura
Horrela, Puigdemont eta kontseilari kargugabetuen "askatasunaren inguruan" ebatzi du epaileak, baina ez euroaginduen "edukiaren inguruan", hori Batzorde Ganberak (lehen instantziako auzitegiak) aztertu behar duelako, Fiskaltzaren bozeramaileak ohartarazi duenez.
Orduan, Batzorde Ganberak 15 egun izango ditu erabakia hartzeko. Horren aurka helegitea aurkez dezakete gero Apelazio Gortean, eta azken urratsa Kasazio Gortea izango da.
Euroaginduaren arabera, bi Estatu kideren arteko estradizio-prozesuak gehien jota 60 egunetan ebatzi behar dira, baina epe hori 90 egunetara luza daiteke salbuespenezko kasuetan.
'Atxilotuta' ez, Belgikako 'Poliziaren esku' egon da Puigdemont
Bestalde, Puigdemonten inguruko hainbat iturrik komunikabideei jakinarazi dietenez, Puigdemont ez dago atxilotuta, Belgikako "Poliziaren esku" baizik. Iturri horien esanetan, Puigdemontek "ez du Justiziatik ihes egin nahi, bidezko prozedura batean bere burua defendatu baizik".
Puigdemonten abokatua
Puigdemonten abokatua, Paul Bekaert, 13:30ean iritsi da Belgikako Fiskaltzaren egoitzara. Bekaert bera da Meritxell Serret, Toni Comín, Lluís Puig eta Clara Ponsantí lau kontseilari kargugabetuen lege-aholkularia ere.
Abokatuak ez du hitz egin nahi izan Fiskaltzan bildu diren abokatuen aurrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa