12:56

Politika

KATALUNIA

Puigdemontek A21erako zerrenda bateratutaren alde egin du

ERREDAKZIOA | eitb.eus

Presidenteak batasuna eskatu du, "siglen gainetik", eta demokrazia "unionisten estatu kolpetik" defendatzeko eskatu du. Zerrenda bateratu horren alde sinatzeko webgune baten esteka zabaldu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont presidenteak Interneteko webgune baten esteka zabaldu du larunbat honetan, abenduaren 21erako zerrenda "bateratu eta transbertsal" baten aldeko sinadurak biltzen ari dena. Twitterren zabaldutako mezuan, kargugabetu eta kartzelaratu dituzten Gobernuko kideen askatasuna eskatu du eta Kataluniako Errepublika defendatu du.

Lamela epaileak bera atxilotzeko euroagindua kaleratu eta 24 ordu baino gutxiagora kaleratu du txio hori. Lamelak espetxeratze agindua ondorengo bost delitu hauengatik eman du: matxinadagatik, sedizioagatik, dirua bidegabe erabiltzeagatik, prebarikazioagatik eta desobedientziagatik.

"Demokrata guztiak bat egiteko garaia da. Kataluniagatik, preso politikoengatik eta Errepublikagatik http://llistaunitaria.cat" argitaratu du Twitterren.

 

 

Webgunean zabaldutako mezuak dio A21eko hauteskundeak "2015eko irailaren 27an bezala, eta 2017ko urriaren 1ean bezala, berriz ere unionismoa garaitzeko aukera" direla, eta hauteskunde horietan behin betiko hautua egin ahal izango dela "demokrazia eta inposaketaren artean, alderdi subiranista eta Kataluniako autogobernua suntsitu nahi duten alderdien artean".

Kataluniako gizartean %80ak gatazka hautetsontzien bidez konpondu nahi duela nabarmentzen du testuak eta subiranismoak "erradikaltasun demokratikoaren bidez" zuzendu duela mugimendu hori, mobilizazio baketsuak erabilita.

Zerrenda zibiko, bateratua eta transbertsala

"Aurrean beti izan dugu etsai demokrazia gutxikoa, tranpatia eta bortitza, delituak asmatzen dituzten fiskalen konplize, eta demokratikoki aukeratutako buruzagi zibil eta politiko errugabeak kartzelaratuz giza eskubideak urratzen dituzten epaileen konplize" dio testuak.

Espainiako nazionalismoak jazarpen judiziala eta lintxamentu pertsonala bultzatu dituela ere aipatzen du testuak eta une honetan "hauteskundeetarako fronte subiranista zabala" behar dela nabarmentzen du, "alderdien koaliziotik haratago joango dena", zerrenda zibiko, bateratua eta trasbertsala sortuz.

"Siglen gainetik, eta unionisten Estatu kolpearen aurrean, demokrazia defendatu beharra daukagu" idatzi dute webgunean zabaldutako testuan, eta urriaren 1eko erreferenduma defendatu zutenek alianza hau babestu beharko luketela zehaztu.

Atxikimendua eman dutenen artean daude Miquel Buch ACM Kataluniako Herrien Elkarteko presidentea, Ferran Mascarell Generalitatearen Madrilgo ordezkari kargugabetua, Ramon Tremosa PdeCateko eurodiputatua, Xavier Trias Bartzelonako alkate ohia, Pilarin Bayes ilustratzailea eta Ada Parellada sukaldaria, besteak beste.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena