18:37

Politika

Katalunia

Puigdemonten aurkako euroagindua Belgikako Fiskaltzaren esku dago jada

Agentziak | Erredakzioa

Belgikako Fiskaltzak aztertu egingo du Auzitegi Nazionalaren agindua, epaileari igorri baino lehen.

  • Carles Puigdemont presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

    Carles Puigdemont presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Belgikako Fiskaltza larunbat honetan hasiko da Carles Puigdemonten eta herrialdean dauden lau kontseilari kargugabetuen aurkako euroagindua aztertzen.

Lehenik eta behin, Ministerio Publikoak euroagindua itzuli egin beharko du herrialdeko hizkuntza ofizialetako batera.

Gainera, Fiskaltzak baieztatu du euroagindua aztertu egingo duela, ondoren epailearen esku utzi baino lehen.

Fiskaltzak oraindik ez du euroaginduez arduratuko den instrukzio epailea izendatu. Gainera, Eric Van Der Sjipt Belgikako Ministerio Publikoko bozeramaileak Eferi jakinarazi dionez, "litekeena da izendapen hori gaur ez egitea". Hortaz, Puigdemontek eta ustez Belgikan dauden kargugabetutako beste lau kontseilariek ezin dute inon deklaratu oraindik.

Bestalde, Puigdemonten belgikar abokatuak, Paul Bekaertek, aurreratu du helegitea jarriko dutela atxilotze aginduaren aurka.

Hala eginez gero, izapideek 60 eguneko epea izango dute, edo 90 egunekoa salbuespen gisa.

Belgikako hedabideek uste dute hilabete eta erdi iraungo duela prozesuak.

Horrenbestez, baliteke Puigdemont espetxean egotea abenduaren 21eko hauteskundeetan.

Belgikako Fiskaltzak euroaginduaren nondik norakoak azaltzeko oharra hedatu du

Ondoren, Belgikako Fiskaltzak euroaginduaren nondik norakoak azaltzeko oharra kaleratu du. Horren arabera, "aurkitu eta epailearengana eraman ostean, epaileak 24 ordu izango ditu erabakiren bat hartzeko".

"Epaileak hainbat erabaki har ditzake: atxilotzeko agindurik ez ematea, edo eman arren, baldintzapean aske uztea", gogoratu du Fiskaltzak.

Atxilotzeko agindua emanez gero, "kasua Lehen Auzialdiko Auzitegiaren esku geratuko da kasua. Hala, euroagindua igorri eta ondorengo 15 egunetan erabaki beharko du bete daitekeen ala ez".

"Kasuko alderen bat ados ez badago, Apelazio Epaitegiaren aurrean helegitea jarri ahalko du, eta horrek ere 15 egun izango ditu erabakitzeko", gaineratu du Ministerio Fiskalak.

terio Fiskalak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena