21:02

Politika

Presoak

Sarek presoen aldeko manifestazioa deitu du urtarrilaren 13an, Bilbon

Agentziak | Erredakzioa

'Prest gaude' lelopean egingo da mobilizazioa. Ideologia politikoak albo baten utzita, bakearen eta konponbidearen alde manifestazioan parte hartzeko deia egin du Sarek.

  • Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareren bozeramaileak. Argazkia: EiTB

    Joseba Azkarraga eta Bego Atxa Sareren bozeramaileak. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sare herritarrak euskal presoen aldeko manifestazioa deitu urtarrilaren 13an, Bilbon.

'Prest gaude' lelopean egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei, ideologia politikoak albo batean utzita, "manifestazio jendetsua izan dadin eta kaleek jendez gainezka egin dezaten".

"Ezohiko mobilizazio handia izatea nahi dugu, bakean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizunera bidean", adierazi dute Sareren bozeramaileek Bilbon egin duten agerraldia.

Ildo horretan, gatazkaren ondorio guztiak konpontzeko protagonismoa euskal gizartea hartu behar duela iritzi diote.

Giza eskubideen errespetua norbanako guztien ardura dela erantsi dute, "gizarte batek aurrera egin dezan ezinbestekoa delako pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatzea".

"Aro berri batean gaude. Gizarte zibilak urratsak eman ditu bakegintzan, ETAren armagabetzea egiaztatuta. Frantziako erakundeak ere mugitzen hasi dira espetxeetako egoera konpondu nahian", azpimarratu dute.

Horrez gain, Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan "akordio berriak" lortzea eta "pauso berriak" ematea posible dela nabarmendu dute.

Horrenbestez, eragile politiko, sindikal eta sozial guztiei dei egin diete "giza eskubideen defentsan eta konponbidearen eta bakearen alde" urratsak eman ditzaten. "Bilboko manifestazioa aro berri honetan inflexio puntua izatea nahi dugu", gaineratu dute.

"Inori ez diogu bortizkeri ezberdinek eragindako mina ahazterik eskatzen, baina etorkizunari begiratu eta aurrera egiteko eskatzen dugu, guztion artean, mendeku eta gorrotorik gabeko gizarte bat eraikitzeko", azaldu dute.

Era berean, euskal presoek pairatzen dituzten "eskubide urraketak" amaitzea eta "urruntze politika" bertan behera uztea galdegin dute.

"Beharrezkoa da salbuespeneko legediari amaiera ematea eta gaixo dauden presoak kartzeletan mantentzea ahalbidetzen duen mendeku politikari amaiera ematea", gaineratu dute.

gaineratu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena