Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Horrez gain, azaroaren 8rako iragarrita dagoen 'geldialdi nazionalean' parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.
Manifestazioa iragartzeko kartela. Argazkia: ANC eta Omnium Cultural
ANC eta Omnium Cultural erakunde soberanistek manifestazioa deitu dute azaroaren 11an, Bartzelonan, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart beren buruzagiak eta espetxeratutako kontseilariak askatzea exijitzeko.
"Ekimenez betetako askatasunaren astea hasi dugu eta unerik garrantzitsuena larunbateko manifestazio handia izango da; nazioartean oihartzun zabala izango duela espero dugu", adierazi du Agusti Alcoberro ANCko presidenteordeak.
Mobilizazio hori azken urteotan Kataluniako Diadan egindakoek parekoa izango dela uste du Marcel Mauri Omnium Cultural erakundearen bozeramaileak. "Azaroaren 11 irailaren 11 bilakatzea lortu behar dugu", erantsi du.
Era berean, manifestazioa iragartzeko kartela aurkeztu dute. Irudian, hamar espetxeratuen aurpegiak ageri dira, "Errepublika gara. Preso politikoak askatu" goiburuaren ondoan.
Horrez gain, sindikatuek azaroaren 8rako deitu duten 'geldialdi nazionalean' parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
"Urriaren 3an egindako lanuzte handia errepikatu behar dugu", azpimarratu dute.
Bestalde, ANC eta Omnium Cultural erakundeetako bozeramaileek esan dute alderdi independentisten ardura dela abenduaren 21eko hauteskundeetara aurkezteko estrategia erabakitzea eta, beraz, uko egin diote zerrenda bakarraren aukerari buruzko iritzirik ematea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa