13:07

Politika

Katalunia

155.aren aplikazioaren aurkako Generalitatearen helegitea atzera bota dute

Agentziak | Erredakzioa

Halaber, hauteskundeetarako justizia bermatzeko aukeratu zuten lagun-taldea eta U-1eko deialdia ere Konstituzioaren aurkakotzat jo du Auzitegi Konstituzionalak.

  • Konstituzionalak ostiral honetan eman du ebazpenaren berri. Argazkia: EFE.

    Konstituzionalak ostiral honetan eman du ebazpenaren berri. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Konstituzionalaren Osoko Bilkurak Kataluniako independentziarekin erlazionatutako hainbat ebazpen eman ditu gaur. Besteak beste, horietako batean, aho batez arbuiatu du Generalitateak 155. artikuluaren aplikazioaren aurka aurkeztutako helegitea; Senatuak onartu zuen aplikazio hori, independentzia-aldarrikapena gauzatuta.

Senatuak Gobernuak adostutako neurriak bozkatu baino lehen aurkeztu zuen helegitea Generalitateak; horregatik ez dute onartu. Gainera, goi-auzitegiak zuzenketa egin dio Generalitatearen helegiteari; izan ere, idazkian agertzen da Senatuan urriaren 20an bozkatu zutela 155.aren aplikazioa, baina Konstituzionalak gogorarazten dio Generalitateari urriaren 27an bozkatu zutela, alegia, aurreko ostiralean.

Bestalde, berme-auzitegiak argitaratu du Konstituzioaren aurkakoak direla Kataluniako independentziaren prozesuaren gaineko beste hiru pauso. Hain zuzen ere, ondorengoak baliogabetu ditu: hauteskundeetarako justizia bermatzeko izendatu zuten lagun-taldearen gaineko Kataluniako Parlamentuaren ebazpena, autodeterminazioaren erreferenduma egiteko arau osagarrien Generalitatearen dekretua, eta Kataluniako autodeterminazioaren erreferendumaren deialdiaren dekretua.

Hiru epaiek urriaren 17an emandako epaia aipatzen dute; autodeterminazio-erreferendumaren Legea Konstituzioaren aurkakoa zela zehaztu zuen epai horrek, haren argudio juridikoek azaltzen dutenez.

Autodeterminazio-eskubidearen mugak

Urratuta izan diren hastapen konstituzionalen artean, hauek daude: Konstituzioaren nagusitasuna, nazio-subiranotasuna eta espainiar Nazioaren batasun bereizezina. Hala diote epaiek; Encarnacion Roca Auzitegiaren Presidenteordea eta Fernando Valdes Dal-Re eta Santiago Martinez-Vares epaileak izan dira txostengileak.

Erreferendumaren Legearen gaineko epaian, Auzitegiak gogorarazten zuen, eta orain epaileek berriro egin dute, autodeterminazio askearen herrien eskubideak mugak dituela; Nazio Batuek emandako hainbat ebazpenek islatzen dute hori, alegia, "atzerritik etorritako menderatze-egoera bat" egon beharko litzateke. Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenak eta Eskubide Ekonomi eta Sozialen Hitzarmenak bermatzen dute eskubide hori (Espainiak ere ditu sinatuta hitzarmenok).

Baldintza horiek ez badira ematen, aldiz, ez lukete bat egingo Nazio Batuen Gutunarekin nazio-batasuna urratzea edo herrialde baten lurralde-osotasuna guztiz edo partzialki urratzea xede duen edozein ahaleginek; hala esan du Konstituzionalak.

Bestalde, Konstituzionalaren iritziz, erreferendumaren gaineko neurri guztiek urratzen dituzte Konstituzioaren nagusitasuna, nazio-subiranotasuna eta espainiar Nazioaren batasun bereizezina.

Epaiak berretsi du aukera dagoela Konstituzioa guztiz berrikusteko, "baina hori bakarrik egin daiteke erreforma-prozeduren testuinguruan", Konstituzioak berak aurreikusten duenez. "Beste gauza bat izango litzateke –dio epaiak- botere publikoari Zuzenbidearekiko lotura osoa kentzea; horrek min ikaragarria egingo lioke herritarren askatasunari".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena