16:40

Politika

Katalunia

155. artikuluaren aurkako manifestazioan parte hartzea aztertuko du EAJk

Agentziak | Erredakzioa

EH Bilduk, sindikatu abertzaleek eta Gure Esku Dagok Bilbon larunbaterako deitu duten manifestazioarekin bat egiteko aukera berriro aztertuko du EAJk.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJk jakinarazi du berriro aztertuko duela larunbat honetan Bilbon 155. artikuluaren aurka deitutako manifestazioan parte hartzeko aukera.

EH Bilduk, sindikatu abertzaleek eta Gure Esku Dago plataformak mobilizazioa antolatu dute, '155 ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea' lelopean.

Gaur goizean Andoni Ortuzar EAJko presidenteak berak iragarri du bere alderdiak manifestazioan parte ez hartzea erabaki duela.

Alabaina, Auzitegi Nazionalak Kataluniako Gobernuko kargugabetutako zortzi kontseilari espetxeratzeko agindua eman ostean, Bilboko martxara joateko aukera berriro aztertuko du EAJk.

Hala jakinarazi du Koldo Mediavilla EAJren Harreman Instituzionaletarako arduradunak espetxeratzea salatzeko arratsaldean egin duen agerraldian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena