Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Honenbestez, presidenta eta Antoni Comin (Osasuna), Clara Ponsati (Hezkuntza), Lluis Puig (Kultura) eta Meritxell Serret (Nekazaritza) kontseilari kargugabetuak atxilotzeko eskatu du fiskalak.
Carles Puigdemont Kataluniako presidenta Bruselan. Argazkia: EiTB
Carles Puigdemont presidenta eta gaur deklaratzera joan ez diren beste lau kontseilari kargugabetuak atxilotzeko euroagindua emateko eskatu dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Carmen Lamela epaileari.
Honenbestez, Carles Puigdemont eta Antoni Comin (Osasuna), Clara Ponsati (Hezkuntza), Lluis Puig (Kultura) eta Meritxell Serret (Nekazaritza) kontseilari kargugabetuak atxilotzeko eskatu du fiskalak.
Bostak “nazioartean” bilatu, harrapatu eta atxilotzeko agindua emateko eskatu dio fiskalak epaileari. Belgikako agintariei euroagindua bidaltzeko zehaztu dio Fiskaltzak magistratuari; izan ere, Bruselara joan direla jakina da.
Fiskaltzaren hitzetan, “hitzorduaren berri emateko zitazioa etxean uzten eta telefono deien bidez jakinarazten behin baino gehiagotan saiatu dira, baina entzungor egin dute”, horregatik bost ikertu horiek atxilotzea eskatu du.
Ministerio fiskalak erantsi duenez, Puigdemontek “deklaratzera ez joateko asmoa publikoki azaldu du, eta Antoni Cominek eta Meritxell Serretek egin bezala, bideokonferentzia bidez deklaratzea eskatu du, non dagoen zehaztu barik”.
“Gaur deklaratu behar zutela bazekiten, publikoa eta nabaria zen”, baina bost pertsona hauek “ez dira agertu”, gaineratu du fiskalak. Matxinada, sedizioa eta diru publikoak bidegabe erabiltzea egotzita, beste bederatzi ikertuak Auzitegi Nazionaleko hitzordura joan direla gogorarazi du Fiskaltzak.
“Legea aplikatuko” duela adierazi du Belgikako Fiskaltzak
Ordu batzuk lehenago, Espainiako Justiziak Puigdemont atxilotzeko euroagindua ematen baldin bazuen, “legea aplikatuko” duela esan du Belgikako Fiskaltzak.
“Legea aplikatuko dela bakarrik esan ahal dut, euroagindua jasotzekotan. Ezin dugu adierazpen gehiagorik egin”, azaldu dute Belgikako Fiskaltzaren iturriek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa