Politika
Azaroaren 9ra arte
agentziak
Llarena epaileak aintzat hartu ditu Forcadell eta Mahiaren gaineko kideen abokatuen eskaera. Gainera, deklaratu arte Poliziaren zaintzapean egotea ebatzi du.
Albisteak (3)
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak astebete atzeratu du, azaroaren 9ra, Katataluniako Parlamentuko presidentearen eta Mahaiko beste bost kideen deklarazioa, epaitegietatik adierazi dutenez.
Llarenak kontuan hartu ditu Mahaia osatzen duten kideen abokatuek aurkeztutako eskaera, eta bertan behera utzi ditu gaur eta bihar egin behar ziren deklarazioak, matxinada, sedizioa eta dirua bidegabe erabiltzea leporatuta hastekoa zen epaiketaren baitan.
Horren aurrean, Ministerio Publikoa ez da aurka agertu, eta epailearen esku utzi du erabat erabakia.
Forcadell pozik dago "etxera bueltatzeagatik"
Forcadell pozik dago Ganbarako mahaikideak "etxera bueltatzen" direlako; eta, halaber, ostegun honetan Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duten Gobernuko kontseilari ohiei "babesa" eskaini die.
"Etxera goaz. Eskerrik asko guztioi zuon lana, babesa eta ahaleginengatik. Babes osoa, gaur Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duten kontseilariei", esan du Forcadellek Twitter bidez.
Tornem cap a casa. Gràcies a tots i totes per la feina, suport i esforç. Tot el suport als Consellers que declaren a l’Audiència Nacional.
— Carme Forcadell (@ForcadellCarme) 2 de noviembre de 2017
Gobernuko kide ohiak eta Parlamentuko sei mahaikideak Auzitegi Nazionalean eta Auzitegi Gorenean, hurrenez hurren, deklaratzera deituak zeuden gaur, baina Carles Puigdemont presidente ohia eta bere Gobernuko lau kontseilari Espainiatik kanpo daude eta ez dira epaitegira deklaratzera joango.
Forcadell, kontrolatuta
Azaroaren 9ra arte Carme Forcadell eta gainerako bost kideak Poliziaren zaintzapean jartzea eskatu du Fiskaltza Nagusiak, iturri judizialek Europa Pressi adierazi diotenez.
Auzitegi Gorenak Mahaiko presidente eta beste bost kideren deklarazioa ebatzi ostean egin du eskaera Fiskaltzak.
Zainketa ez da aurrez aurre egingo, baizik eta etxean dagoela konprobatuta, eta telefono mugikor baten bidez, Poliziak kontrolak egiteko aukera izateko, Javier Melero Lluis Coromoinas eta Lluis Guinoren abokatuak azaldu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa