18:53

Politika

Auzitegi Nazionala

Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu Puigdemont eta kontseilariak

Agentziak | Erredakzioa

Ostegunean eta ostiralean deitu dituzte deklaratzera. Horrez gain, hiru eguneko epea eman diete 6 milioi eurotik gorako bermea ordaintzeko.

  • Carles Puigdemont Kataluniako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

    Carles Puigdemont Kataluniako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak ostegunean eta ostiralean deklaratzera deitu ditu Carles Puigdemont eta Generalitateko 13 kontseilari ohi.

Gainera, 6.207.450 euroko bermea ezarri die. Hiru eguneko epea dute ordaintzeko eta, hala egin ezean, ondasunak kenduko dizkiete.

Espainiako Estatuko Fiskaltzak asaldatzea, sedizioa eta dirua bidegabe erabili izana leporatzen die, azken hileotan Kataluniako Errepublika eratzeko bidean Parlamentuan nahiz Generalitatean aurrera eramandako ekimenagatik.

Carmen Lamelak bere gain hartu du Puigdemonten eta kontseilari ohien kontrako kereilaren auzia.

Horrez gain, Lamela epaileak beste ikerketa bat ere badu esku artean: Josep Lluis Trapero eta Teresa Laplana Esquadra Mossoen buruzagien eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium erakunde soberanistetako presidenteen aurka sedizioa egotzita ireki zuena. Sanchez eta Cuixart espetxean daude.

Gauzak horrela, Kataluniako prozesu independentistaren arduradunen aurka Fiskaltzak Auzitegi Gorenean eta Auzitegi Nazionalean aurkeztutako kereila biak onartu dituzte gaur.

Izan ere, Gorenak goizean jakinarazi du Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea eta Mahaiko bost kideak ikertu egingo dituela. Kasu honetan ere, ostegunerako eta ostiralerako deitu dituzte deklaratzera.

Carles Puigdemont eta kargugabetutako bost kontseilari Bruselan daude; gainerako kontseilariak, tartean Oriol Junqueras presidentordea, Katalunian geratu dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena