21:32

Politika

Katalunia

Gorena, zatituta Parlamentuko Mahaiaren aurkako kereila dela eta

Agentziak | Erredakzioa

Epaileek ez dute akordioa lortu, eta astearte honetan jarraituko dute eztabaidatzen, kereila onartu edo ez erabakitzeko.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ordu eta erdiko bileraren ostean, Auzitegi Gorenak ez du akordioa lortu eta astearte honetan jarraituko du eztabaidatzen, erabakitzeko Fiskaltzak Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren aurkako kereila onartu edo ez. Besteak beste, matxinada eta sedizioa egotzi die Ministerio Publikoak Mahaiko kideei.

Hain zuzen ere, sei pertsonaren aurkakoa izan da salaketa: Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea; Lluis Maria Corominas JxSiren talde parlamentarioko burua; Anna Simo, Lluis Guino eta Ramona Barrufet Mahaiko kideak (JxSikoak hirurak) eta Joan Josep Nuiet i Pujals Ganberako hirugarren idazkaria (Si que es Pot).

Kereilak onartzen ote dituzten eta onartuz gero instrukzio epailea nor izango den erabakitzeko egin dute bilera. Instruktore hori izan beharko litzateke ikertzaileak deklaratzera deitu eta fiskalak eskatuko lituzkeen badaezpadako neurriak onartu ala ez erabakiko lukeena.

Fiskaltzak matxinada leporatzen die Carme Forcadell Parlamentaren presidenteari eta mahaiko JxSiko eta CSQPkokideei prozesu independentistari "legezkotasun itxura faltsua" emateagatik eta erreferendumaren legea aurrera eramateagatik.

Horixe adierazi du Estatuko Fiskal Nagusiak Auzitegi Gorenean jarritako kereilan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena