08:58

Politika

Katalunia

Matxinada delitua: zer da eta zenbatekoak dira zigorrak

eitb.eus

Zigorrik handiena 30 urtekoa da, hain zuzen, Tejerok jaso zuena; 15-25 urtekoak ere izan litezke, asaldatzea babestu edo bultzatzen dutenentzat. Halere, "indarkeriaz" egindako ekintza da.

  • Auzitegi Gorenaren eraikina

    Auzitegi Gorenaren eraikina. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zigor Kodeak 472. artikuluan eta hurrengoetan zehazten du zer den asaldatze delitua eta zer nolakoak diren zigorrak delitua egiten dutenentzat. Testuaren arabera, zenbait helburu lortzeko "indarkeriaz eta publikoki" jarduten dutenak zigortuko ditu. Helburuak hainbat izan litezke; Konstituzioa aldatu, bertan behera utzi edo indargabetu, eta Espainiaren alde baten independentzia aldarrikatu, besteak beste.

"Matxinoengan eraginda, asaldatzea, haien sustatzaile nagusien mesedetan, sustatu edo babesten" dutenek 15-25 urteko kartzela zigorra jaso lezakete.

"Mendeko kargua" dutenek, halaber, 10 eta 15 urte bitarteko zigorra jaso lezakete, eta parte hartzaileek, aldiz, 5 eta 10 urte bitartekoak.

Zigorrik handiena 30 urtekoa da, baina aurreikusita dago armak erakutsi, kalte handia eragin edo indarkeriaz jardun direnentzat, Antonio Tejeroren kasuan bezalaxe, otsailaren 23ko Estatu kolpeagatik.

Izan ere, asaldatze delitua egotzi zieten 1981eko Estatu kolpea egin zutenei.

Antonio Tejero, armekin egindako Estatu kolpearen burua, 30 urteko espetxe-zigorra jaso zuen, baina hirugarren gradua onartu zioten 12 urte beranduago.

Zigortu zuten beste matxinoetako bata Jesus Muñecas izan zen. horrek 5 urteko zigorra jaso zuen, baina 1984an kalean zegoen.

Hau da Zigor Kodeak hitzez hitz jasotzen duena:

"Matxinada delituaren errudunak dira honako helburuak lortzeko indarkeriaz eta publikoki jardungo direnak:

1. Konstituzioa indargabetu, edo erabat edo guztiz bertan behera uztea.

2. Erregea edota Erreginari eskumenak eta eskubideak kendu edo ordezkatu, edo haien borondatearen aurkako ekintza bat egitera behartu.

3.Kargu publikoak aukeratzeko hauteskundeak oztopatu.

4.Gorte Nagusiak, Diputatuen Kongresua, Senatua edo Autonomia Erkidego bateko edozein Asanblea Legegile desegin, haien ebazpen bat kendu edo eskubide zein eskumenak bereganatu.

5.Lurraldearen zati baten independentzia aldarrikatzea.

6.Nazioaren Gobernua edo Autonomia Erkidego bateko Gobernu Kontseilua ordezkatu, edo Gobernua, edo Autonomia Erkidego bateko Gobernu Kontseiluaren, edo haien edozein kideren, eskumenak zein eskubideak kendu, edo haien zereginak egitea oztopatu, edo horietako edozeini borondatearen aurkako ekintzak egitera behartu.

7.Gobernuaren esanekotasunari indar armatu baten bidez aurre egitea".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena