Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
PPko Politika Sozial eta Sektorialeko idazkariordearen ustez, Katalunian hauteskundeak deitzea "neurririk onena" da "katalan guztientzat" eta "legezkotasunaren itzulerarentzat".
Javier Maroto PPko Politika Sozial eta Sektorialeko idazkariordea. EFE
Javier Maroto PPko Politika Sozial eta Sektorialeko idazkariordeak larunbat honetan esan duenez, abenduaren 21ean Katalunian hauteskundeak deitzeko Espainiako Gobernuaren erabakia "neurririk onena" da, "benetako" hautetsontziak izango direlako, "katalan guztientzat", eta "legezkotasunaren itzulerarentzat".
Adierazpen horiek egin dizkie Marotok komunikabideei, alderdiak Gasteizen zuen ekitaldian parte hartu baino lehen.
PPko buruzagiak atzo Mariano Rajoyren Gobernuak hartutako neurriak babestu ditu, hau da, Konstituzioko 155. Artikulua aplikatzea, Kataluniako independentziaren aldebakarreko deklarazioaren ostean, eta denbora gutxian deitzea baloratu du. "Neurri azkarra da, abenduaz ari gara hitz egiten".
Oraingoan "benetako hautetsontziak" izango dira, "katalan guztientzat", "normaltasun demokratikoa eta legezkotasuna" Kataluniara itzultzeko.
Halaber, "katalan askok", nazionalismoaren baitan, "aurrerapauso bat" emango dutela esan du, "legezkotasunari, demokraziari, eta Katalunian legea errespetatzen duen gobernu bati baietza emateko".
Horrez gain, neurri hauetan lortutako "batasun politikoa" azpimarratu du, "pauso zail honetan" hainbat alderditako buruzagiek Espainiako Gobernuari emandako "babesa" nabarmenduz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa