12:39

Politika

KATALUNIAKO INDEPENDENTZIA

Alderdiek 3 asteko epea dute hauteskundeetarako zerrendak prestatzeko

AGENTZIAK | REDACCIÓN

Gaur, Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta gero, hasiera eman zaio abenduaren 21eko hauteskunde autonomiekoetarako zerrendak prestatzeko epeari.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abenduaren 21eko hauteskunde autonomikoetan parte hartu nahi duten Kataluniako alderdiek hiru asteko epea dute zerrendak osatzeko, elkarrekin joango diren erabakitzeko, eta hautagaiak izendatzeko, LOREG hauteskunde legeak zehazten duenez.

Kataluniako Parlamentuaren jarduna bertan behera uzten zuela, eta abenduaren 21erako hauteskundeak deitzen zituela iragarri zuen atzo Mariano Rajoyk.

Gaur, deialdiaren dekretua Estatuko Buletin Ofizialean (BOE) argitaratu eta gero, abian jarri da prozesua eta alderdi politikoek 3 aste izango dituzte zerrendak prestatzeko. Kataluniako independentzia aldarrikatu eta 155 artikulua indarrean jarri ostean, ez dago garbi zer jarrera hartuko duten Kataluniako alderdi abertzaleek.

Koalizioan joan nahi duten alderdiek azaroaren 7ra arteko epea izango dute koalizio horiek erregistratzeko, izena eta zuzendaritza organoetako pertsonen berri emanez.

Ondoren, azaroaren 13tik 18ko astera, Hauteskunde Batzordearen aurrean aurkeztu beharko dituzte hautagaitza guztiak bai alderdiek, bai koalizioek etab.

Zerrendak aurkeztu ostean, Hauteskunde Batzorde Nagusiak gainbegiratuko ditu eta azaro amaieran egingo dituzte ofizial.

Hauteskunde kanpaina abenduaren 5etik 19ra izango da, eta bozketa, 21ean (osteguna). Langileek 4 orduko baimen ordaindua izango dute botoa emateko eta hauteskunde mahaia osatu behar dutenek egun osoa horretan emango dute, enpresan egun hori lan eginda gisa kontatuko delarik, eta hurrengo egunean 5 orduko murrizketa izango dute lanorduetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena