19:02

Politika

Kataluniaren independentzia

Emozioa eta ospakizunak Sant Jaume plazan, independentzia deklaratu ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Milaka pertsona bertaratu dira independentzia aldarrikapena ospatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Milaka pertsonak (6.000, Udaltzaingoaren arabera) bat-bateko elkarretaratzea egin dute Bartzelonako Sant Jaume plazan, Generalitatearen aurrean, Kataluniaren independentzia aldarrikapena ospatzeko.

Askok esteladak eta independentziaren aldeko kartelak dituzte eskuan.

Hasieran, manifestarik Ciutadella parkean elkartu dira, Parlamentuaren aurrean, barruko saioa hiru pantaila erraldoitan jarraitzeko. Ondoren, Sant Jaume plaza abiatu dira.

Independentzia aldarrikatuta, Parlamentuaren inguruan bilduta zeuden milaka herritarren artean poza eta emozioa nagusitu dira.

Osoko bilkura pantaila erraldoi baten bidez jarraitu dute. Baietzaren aldeko boto bakoitza pozik hartu dute; kontrako botoak, berriz, dezepzioz.

Bozketaren emaitza jakinarazi dutenean lehertu da poza. Kataluniaren eta independentziaren aldeko oihuak izan dira, besarkadak eta emozioz beteriko malkoak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena