21:00

Politika

Katalunia

155. artikuluaren ezarpen 'mailakatua' egingo du Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Senatuak onartu egin du PSOEk 155.ari buruzko lantaldean aurkeztutako zuzenketa.

  • Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Pedro Sanchez (PSOE), bilera batean. EiTB

    Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Pedro Sanchez (PSOE), bilera batean. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. artikuluaren ezarpen "mailakatua" egingo du Katalunian, Senatuak onartu egin baitu PSOEk helburu horrekin aurkeztutako zuzenketa.

Senatuak 155. artikuluari buruzko lantaldea bildu du gaur, biharko osoko bilkuraren aurretik, eta saio horretara eramango duten testuan PSOEren zuzenketa gehitzea onartu du Goi Ganberak, PPk, sozialistek eta Talde Mistoak (UPN) alde bozkatuta.

Emendakin horrek 155. artikuluaren neurriak bertan behera uztea ere aurreikusten du, artikulua bera ezartzeko "kausak" desagertzen badira.

Hala gertatu ezean, baina, Espainiako Gobernuaren erabakiak "neurriz eta erantzukizunez" abiatzea ahalbidetzen du.

halbidetzen du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena