Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi alderdi horiek babes helegitea aurkeztu dute, beraien senatarien eskubideak urratu direla argudiatuta.
Oriol Junqueras (ERC) eta Carles Puigdemont (PDeCAT). Artxiboko argazkia: EFE
ERC eta PDeCATeko senatariek bi babes helegite aurkeztu dituzte Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, Espainiako Gobernuak Senatuan hasi duen Konstituzioaren 155. artikuluaren tramitazioaren aurka, eta behin-behinean tramitazio hori bertan behera uztea eskatu dute.
Bi alderdi horien esanetan, Espainiako Gobernuaren eskariz Senatuak orain arte eman dituen pausoetan "irregulartasunak" egon dira eta senatarien eskubideak ere urratu dira. Ildo horretan, Kataluniako Parlamentuak izendatutako senatariak 155. artikuluaren tramitazioaren prozesutik kanpo gelditu direla adierazi du.
Mirella Cortes eta Josep Lluís Cleries, hurrenez hurren, ERCk eta PDeCATek Senatuan dituzten bozeramaileek azaldu dutenez, Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. artikuluaren babesean egin nahi duena ez dago artikulu horretan jasota. Gaineratu dutenez, Estatutuak Generalitateko presidenteari ematen dio hauteskundeak deitzeko eskumena eta 155. artikuluaren babesean eskumen hori Espainiako Gobernuko presidentearen esku utzi nahi du.
Gainera, Auzitegi Konstituzionalak beste helegite batzuen aurrean erakutsi duen "azkartasuna" izatea espero dute.
span>.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa