10:07

Politika

Katalunia

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleak greban, 155aren kontra

Agentziak | Erredakzioa

Hiru protesta egun egingo dituzte gaurtik hasita. Bihar greba deitu dute Kataluniako unibertsitate guztietan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak Katalunian ezarri asmo duen Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren kontra, hiru greba egun deitu dituzte Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB, katalanez) gaurtik hasita.

Biharko Kataluniako unibertsitate guztietan egin du greba deialdia Errepublikaren aldeko Unibertsitate plataformak, UABko Fakultate Asanbleen Koordinakundearen eta Herri Katalanen Ikasle Sindikatuaren (SEPC, katalanez) babesarekin.

 

 

Gaurko lehen mobilizazioa goizean goiz egin dute Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleek. Hala, 08:00ak baino lehen, B-30a eta AP-7a itxi dituzte hainbat minutuz:

 

 

Horrez gain, aulkiak eta mahaiak paratu dituzte unibertsitatearen oinezko sarbidean, protesta gisa.

Gaua unibertsitateko Letren Fakultatean eman dute 200 bat pertsonak, eta beste fakultate batzuetara joan dira gero, informazio-piketeak egiteko.

 

 

"Estatuaren errepresioa, 155a esaterako, salatzen eta baztertzen dugu; Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart aske uztea eskatzen dugu eta Kataluniako Parlamentuari Errepublika aldarrikatzeko galdegiten diogu, haustura barik ez dugu-eta aurrera egingo", adierazi du Celia Appel SEPCk Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan duen bozeramaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena