09:42

Politika

Katalunia

Puigdemontek hauteskundeak deitzen baditu 155a ez dela egokia uste du PSOEk

Agentziak | Erredakzioa

PSOEren bozeramaileak Diputatuen Kongresuan, Margarita Roblesek, 'Gobernuak Katalunian egingo duenari buruz ordena jartzeko' eskatu dio Mariano Rajoy presidenteari.

4:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Margarita Robles PSOEren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak esan duenez, "Puigdemontek legezkotasuna eta marko konstituzionala onartzen baditu eta hauteskundeak deitzen baditu" 155. artikuluaren aplikazioa "ez da egokia politikoki ezta juridikoki ere".

Sozialisten bozeramaileak Mariano Rajoy presidenteari "Gobernuak Katalunian egingo duenari buruz ordena jartzeko" eskatu dio, "presidenteordearen eta ministroen artean aldeak" daudelako.

Rajoyk adierazi du "legezkotasuna eta elkarbizitza baketsua itzultzea eta zuzenbidea eta hiritarren askatasunak berrezartzea" bere lehentasunen artean dagoela.

Rajoyry egindako "Gobernuaren lehentasunei" buruzko galdera aprobetxatuta, Roblesek "Konstituzioaren erreformarekin eta 2018ko Aurrekontuekin zer egingo duen" argitzeko eskatu dio. PSOEk Aurrekontu horien alde egitea ere baztertu du.

Presidenteak Aurrekontuak ezagutu gabe ezin dituela bozkatu erantzun dio sozialistari, eta esan du "inork ez dakiela Konstituzioaren zein erreformari buruz ari den". Halaber, Rajoyk eguneko ordenean zehaztuta zegoen galderarekin "zerikusirik ez duen Puigdemonti buruzko istorio bat kontatu" izana aurpegiratu dio.

"Zure kolaboratzaileek idazten dizkizuten datuak irakurriko ez bazenitu, talde parlamentario honek egiten dizkizun galderei erantzungo zenieke" erantzun dio Roblesek.

Hauteskundeak eta "legezkotasuna berrezartzea" nahi du Rajoyk

Rajoy presidenteak esan duenez, ados dago PSOE eta Ciudadanosekin Katalunian hauteskundeak lehenbailehen egiteko ideiarekin, baina "legezkotasuna berrezarri" behar dela azpimarratu du.

Ciudadanoseko Albert Riverak Gobernuaren asmoei buruz galdetu dio presidenteari, hauteskundeak "aske eta seguruak" izateko eta "iruzurrik" ez egoteko.

"Premiazko hauteskundeak ospatzea zentzuzko erabakia da", esan du Rajoyk, baina "oso garrantzitsua den zerbait dago, eta hori legezkotasuna berreskuratzea da". "Legerik gabe ez dago demokraziarik" ezta gutxiengoaren eskubideen errespeturik ere, gehitu du presidenteak.

155. artikuluaren aplikazioarekin, "gehienez sei hilabeteko epearen barruan hauteskundeak deitzea dago aurreikusita", defendatu du Rajoy. "Niri gustatuko litzaidake, eta zuri ere, baita PSOEri ere, behintzat lehen, hauteskundeak lehenbailehen eta garantia guztiekin ospatzea", gehitu du.

Riverak presazko hauteskundeen ideia azpimarratu du, eta alderdi ez independentistak bozkatuenak izango liratekeela uste du. Gainera, Ciudadanoseko burua ez da  Generalitatearengan fidatzen, eta Espainiak hauteskundeen "emaitzak bermatzea" eskatu du.

"Puigdemonten sedizio batzordea izango al da benetan hauteskundeak antolatuko dizkiguna ala izango al ditugu hauteskunde libre eta garbiak antolatzeko adorea eta lasaitasuna?", galdetu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena