Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
CUPek, baina, aukera bakarra independentzia deklaratzea eta Kataluniako Errepublika aldarrikatzea dela berretsi du.
Espainiako Estatuak egindako mehatxuaren aurrean, Kataluniako Gobernuak bi aukera ditu mahai gainean: independentzia aldarrikatzea edo hauteskundeak deitzea.
Hala adierazi du Carles Riera CUPeko diputatuak, eta ohartarazi du bere alderdiak ez duela onartuko independentzia deklaratzea ez den beste ezer.
Testuinguru honetan Katalunian hauteskundeak deitzea "aukerarik okerrena" izango litzatekeela azpimarratu du.
"Prozesu independentista amaitzeko eta urriaren 1eko erreferenduma baliogabetzeko arma nuklearra izango litzateke hori; eta Kataluniako herritarrak makurraraztea ekarriko luke, hauteskundeak diktadura batean, demokrazia etenda dagoela, egingo liratekeelako", azaldu du.
Horrez gain, hauteskundeak deituz gero, Carles Puigdemontek CUPen babesa galduko lukeela ohartarazi du. "Erabateko bakardadean geratuko litzateke", erantsi du.
Espainiako Estatuak Katalunia "kolonia bat" izango balitz bezala erabiltzen duela salatu du eta, bere iritzian, hauteskundeak deitu arren, Mariano Rajoyren Gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua bai ala bai ezarriko du, "beren helburua Katalunia zentralizatzea eta espainiartzea delako".
Alderantziz, Kataluniako Gobernuak independentzia deklaratu eta Kataluniako Errepublika aldarrikatzeko hautuaren alde egiten badu, "CUP alboan izango du eta edozein konpromiso, ardura eta arrisku hartzeko prest egongo da, inolako baldintzarik gabe", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa