16:50

Politika

Ustelkeria

PPko B Kutxa egiaztatutzat eman du Gurtel auziaren fiskalak

Agentziak | Erredakzioa

Alderdi Popularrak probetxua atera zion Francisco Correak zuzendutako saretik, Concepcion Sabadellek ziurtatzen duenez.

  • Luis Barcenas / EFE.

    Luis Barcenas / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gurtel auziaren fiskalak, Concepcion Sabadellek, egiaztatutzat eman ditu "Barcenasen Paperetako PPren B Kutxa", sareak alderdiari mesede egin ziola eta paperetako "Luis el Cabrón" delakoa, dokumentuetan legez kontrako komisioen jasotzaile bezlala agertzen dena, PPko diruzain ohia dela.

Luis Barcenasek PPren B Kutxaren dirua erabili zuen eta administrazio publikoekin bitartekaritza lanak egin zituen legez kontrako komisioak kobratzeko, PPko kudeatzailea izanda "esleipenetan eragina izan ahal zuelako".

Sabadellek esan duenez, PPko diruzain ohiak hamar milioi euro baino gehiago sartu zituen, 2000 eta 2008 artean, Suitzako banku-kontuetan, beste elkartak erabilita bera titular bezala ez agertzeko eta bidegabeki lortutako dirua zuritzeko. Gainera, Barcenasek aipatutako artelanen salerosketak "gezurrezkoak dira". Suitzan sartutako dirua justifikatzeko asmatu zituen Barcenasek.

Ustelkeriaren aurkako fiskalak 39 urteko kartzela zigorra eskatzen du Barcenasentzat, eta 125koa Francisco Correarentzat.

Bestalde, fiskalak ziurtatutzat eman du "PPk probetxua atera ziola" Correak zuzendutako saretik. Majadahondan, sareak Udala "parasitatu" zuen Correaren enpresei kontratuak esleitzeko, tramite legalak ez betez.

Majadahondako Udalari lapurtutako diruarekin oraindu ziren "Alderdi Popularraren kartelak itsastea, Esperanza Aguirreren kanpainaren gastuak eta alderdiak ordaindu beharreko ekitaldiak PPko egoitzan".

"Frogatutzat geratu da Madajadahondako Udalari legez kontra lapurtutako eta legez kontrako komisioetatik etorritako 133.000 euro lortu zituela PPk", Correaren taldeko enpresei "emandako kontratuen bidez".

"Estatuaren eta espainiarren" kaltetan izan zen hori, eta Alderdi Popularrari 328.440 euro eskatzen dio irabaziak izan zituen parte-hartzaile bezala. "Alderdi politikoak onurak izan zituen", ziurtatu du.

Fiskalak gogoratu duenez, PPko eta Gobernuko presidente Mariano Rajoyk epaiketan deklaratzearen kontra agertu zen PPk sareari onura atera ziola egiaztatzen zuten froga nahiko zeudelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena