21:09

Politika

Katalunia

Urkulluk esan du Kataluniako gatazka politikoak Europari eragiten diola

Agentziak | Erredakzioa

The Guardian egunkarian argitaratutako artikulu batean, lehendakariak premiazkotzat jo du Espainiako Gobernuak Generalitatearekin hitz egitea.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkulluk lehendakariaren iritzian, Kataluniako gatazka politikoa Europa mailako arazoa da eta konponbidea elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren bidetik iritsiko dela berretsi du.

"Konponbideak errealitatea eta errealismoa, legalitatea eta zilegitasuna uztartu behar ditu, baita nazio ezberdinekin osatuta dagoen Estatu bateko parte izatea edo ez libreki erabaki ahal izatea ere".

Hala adierazi du The Guardian egunkari britainiarrean idatzitako iritzi artikulu batean.  'Nazioak Europaren eraikuntzan' izenburua daraman artikulua bihar publikatuko dute oso-osorik paperezko edizioan, baina gaur komunikabide horretan atari digitalean argitaratu dute aurrerapena.

Katalunian bizi duten egoera politikoagatik "kezka handia" agertu ostean, lehendakariak nabarmendu du hau ez dela soilik Espainiako Estatuari dagokion arazoa, "honek Europar Batasunari eragiten dio".

"Historikoki autogobernua aldarrikatu duten herriak ahokatzeko ereduari eragiten ari zaio. Kataluniaren edo Euskal Herriaren borondate hori ez da Europako proiektuaren kontrakoa; alderantziz, europeismoarekin lotuta dago. Kataluniako krisiak Europar Batasun guztian izango du eragina", ohartarazi du.

Lehendakariaren hitzetan, "elkarrizketarako borondate politiko ezak" eragin du krisia. "Espainiako Gobernuak berehala ireki beharko luke elkarrizketarako bide bat, errealismotik abiatuta, soberania kontzeptua baitago jokoan", erantsi du.

Horrela bada, akordio lehenesteko deia egiten dio, "haustura sozialak, politikoak, lurralde artekoak nahiz instituzionalak ekidinez".

"Nazio proiektuari dagokionez, Katalunian, Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan ikuspegiak ezberdinak direla eta gehiengo sozialaren babesa duen borondateen arteko gatazka bat dagoela aitortu behar du", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena