22:55

Politika

Inkesta baten arabera

Bloke independentistak gehiengo absolutuari eutsiko lioke Parlamentuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'El Periódico de Catalunya'k argitaratutako inkestaren arabera, hauteskundeak ERCk irabaziko lituzke, PDeCAT laugarren indarra bihurtuko litzateke eta CUPek 9-10 eserleku lortuko lituzke.

  • Oriol Junqueras eta Puigdemont, larunbateko manifestazioan. Argazkia: EFE

    Oriol Junqueras eta Puigdemont, larunbateko manifestazioan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Katalunian hauteskundeak orain egingo balituzte, alderdi independentistek irabaziko lituzkete, Kataluniako Parlamentuko 70 eta 73 eserleku artean eta botoen % 47,9 lortuta, El Periodico de Catalunya hedabideak argitaratutako inkestaren arabera.

Hauteskundeak ERCk irabaziko lituzke, eserlekuen 43-44 eskuratuta; PDeCAT laugarren indarra bihurtuko litzateke, 18-19 eserleku lortuta, eta CUPek 9-10 bereganatuko lituzke (aurreko hauteskundeetan lortutako eserleku kopuru bera edo bat gutxiago).

Bloke independentistaren botoak zenbatuta, gehiengo absolutua izango lukete; 70-73 eserleku, hain zuzen (egun, 72 dituzte). 2015eko hauteskundeetan, botoen % 47,9 lortu zituen; inkestaren arabera, orain % 47,8 lortuko lituzke.

ERC eta Convergència batera aurkeztu ziren aurreko hauteskunde-deialdira Junts pel Sí (JxSí) izenarekin, eta orduan 62 eserleku lortu zituzten.

Bestalde, PSCk 20-21 eserleku irabaziko lituzke (16 ditu); Ciudadanosek, 21-22 (25 ditu); eta PPk, ordea, 1 edo 2 galduko lituzke (11 ditu).

Catalunya en Comú alderdiak Kataluniako Parlamentuan sartzea lortuko luke, 11-12 eserlekurekin (Catalunya Sí que es Potek 11 ditu).

Urriaren 16a eta 19a bitartean, Mariano Rajoyren Gobernuak 155. artikuluaren aplikazioa proposatu aurretik, egindako galdeketen emaitzetan oinarritu da GESOP enpresak ondorio hauek kaleratzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena