17:39

Politika

Gure Esku Dago

Kataluniari babesa adierazteko giza-katea egin dute Gipuzkoako Goierrin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lazkao, Ordizia eta Beasaingo udalerriak batu ditu giza-kate horrek, 'Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu!' lemapean.

0:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak "elkartasuna" adierazi dio igande honetan Kataluniako herriari Gipuzkoako Lazkao, Ordizia eta Beasaingo udalerriak lotu dituen giza-kate batekin.

Ehunka lagunek parte hartu dute 'Kataluniarekin bat, guk ere erabakiko dugu!' lelopean egindako ekimean.

"Trena heldu da Kataluniaren geltokira! Eta gu ez gara trenari begira geratuko, ez horixe! Gaur ere, goierritarrok eta euskal herritarrok, kataluniarrei eskutik heldu diegu; ez gure babesa eta kemena adierazteko bakarrik, baita euren eskutik trenaren hurrengo bagoira igotzeko ere", adierazi du plataformak ekitaldiaren amaieran Beasainen irakurritako agirian.

"Elikatuko dugu trena eskubidez, ahaleginez, jakintzaz eta energiaz; bultzatuko dugu askatasun haizez eta eraikitze nahiaz. Harik eta herri libre bateko jende zoriontsu bihurtu arte", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena